Frantziako Bigarren Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
4. lerroa:
== Inperio Autoritarioa (1851-1860) ==
=== Barne politika ===
Inperio Autoritario deritzon Bigarren Inperioaren lehenengo epe honetan, barne politika bi helburu nagusi izan zituen Napoleon III.ak: estatuko botereak bereganatzea eta matxinadak itzaltzea. [[1852]]ko konstituzioak Napoleonen esku botere betearazlea eta militarra utzi zituen, baita justizia boterean eskua sartzeko eskumena ere, ordezkariak izendatu ahal izaten baitzituen. Legegintzari zegokionez, Napoleonek Estatu Kontseilua eratu zuen, zeinek proposatzen zituen gizonezko sufragio unibertsalaren bidez hautatutako legebiltzarrak aztertu behar zituen legeak.
 
Orden publikoa poliziaren bidez gorde zen: polizia hirietan eta jendarmeria herrietan. Zentsurarik ez egon arren, prentsa zein unibertsitateak zelatan zituen. Elizarekin aliatuta, batik bat [[Industria Iraultza]]k ekarritako aberastasunak, baikortasuna, segurtasuna eta ondasun andana eman zizkien frantsesei. Honela, matxinatzeko gogoa apaldu zen.
 
=== Kanpo politika ===
Kanpo politikan, epe honetan [[Krimeako Gerra]]n zein [[Austria-Piamonteko Gerra]]n ere aritu zen Napoleon.
 
Krimeako Gerran Napoleon III.ak [[Erresuma Batua]]ren alde egin zuen eta Nikolas I.aren [[Errusia]]ren aurka Ekialdeko katolikoei lagundu nahian. Bi urteren buruan garaile aterata, nazioarteko mailan ospe handia lortu zuen Napoleonek.