Joxan Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
Izaera eklektiko argikoa, interprete, konposatzaile, moldatzaile eta ekoizle moduan eginiko lanetan bat egin dute musikarekin antzerkiak, zinemak, dantzak eta formatu multimedia berriek. Disko ugari kaleratu ditu, eta bere ibilbide artistikoan azpimarratzekoa da moldaera eta adierazpide herrikoi eta folklorikoen erabateko ezagutza, baita abangoardiako korronteen praktika eta zuzendu dituen nahiz parte izan den proiektu ezberdinei aplikatutako teknologia berrien erabilera ere.
 
Hainbat artistekin lankidetzan aritu da, besteak beste: [[Dulce Pontes]], [[Xabier Lete]], [[Alasdair Fraser]] & Skyedance, [[Paco Ibañez]], [[Bernardo Atxaga]], [[Espido Freire]], [[Imanol Larzabal]], L.E.[[Luis Eduardo Aute]], [[Alberto Iglesias]], [[Fernando Velazquez]], [[Emilio Aragón]], [[Balen López de Munain]], [[Txomin Artola]], [[Eliseo Parra]], [[Angel Illarramendi]], [[Diego Vasallo]], [[Oskorri]], [[Mikel Laboa]], [[Javier Alvarez]], [[Suso Saiz]][[Jorge Drexler]], [[Kepa Junkera]], [[Pasión Vega]] eta [[Pier Paul Berzaitz]].
 
== Ibilbidea ==
 
[[Richard Galliano]] frantses akordeoi-jotzaile ospetsuaren eraginpean eta bere irakaspenei esker kaleratu zituen bere bi lehenengo lanak, ''Lehenengo geltokian'' (1988) eta ''Kollage'' (1991), jazzaren arloan. HAT (Hernaniko Akordeoi Taldea) sortu zuen 1987an, eta ganbera-musika landu zuen taldearekin, ''Libertango'' (1991) lana aurrerakoia kaleratuz Astor Piazzollaren omenez. 1988an Radio3-RNE irratiko ''Discópolis'' irratsaioak ''Lehenengo Geltokian'' diskoa Espainiako hilabeteko disko izendatu zuen. 1985. urtetik, "Hernani" Musika Eskola Publikoko irakaslea da, bertan akordeoia, joera ezberdinak eta informatika musikala irakasten dituelarik. Eskola hau aitzindari izan dugu estatu mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari dagokionez.