Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
515. lerroa:
[[Pepe Artola|Jose Artola]] euskal idazleak kontatzen duenez, XX. mendearen hasieran Donostiako Parte Zaharrean, Boulevarderaino, euskaraz mintzatzeko ohitura zegoen euskaldunen artean, baina behin Kortazar Zabalgunera iritsi orduko, erdararen indarra gogor sentitzen hasi zen.
 
XIX. mendearen bigarren erdialdean euskara nagusi zen oraindik Donostiako kaleetan. InorInork gutxik daki, esaterako, 1891. urtera arte Donostiako Udaleko langile guztiek euskaraz hitz egiten jakin behar zutela, edo 1897. urtera arte hiriko kaleak euskara hutsez izendatzen zirela (urte hartan erabaki zen izendapen elebiduna).
 
2006. urteko erroldaren arabera, Donostiako biztanleriaren % 40,35 elebiduna zen. Donostia da, alde handiz, Hego Euskal Herriko hiriburuen artean euskaldunena. Azken hamabost urteetan egindako euskararen erabilerari buruzko kale neurketen arabera, hirian egiten duten elkarrizketen % 15-%20 artean euskaraz izaten dira.