Frantzisko Xabierkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa:
Azkenik, [[1549]]ko [[Erramu Igandea]]n Japoniarantz abiatu zen, aita Cosme de Torres, anaia João Fernandes eta Iagiro japoniarra lagun zituela; Cochin eta Malakan geldialdiak egin ondoren, [[abuztuaren 15]]ean [[Kagoshima]]n lur hartu zuten, orduko Hegoaldeko Japoniako erresumaren hiriburuan. Frantzisko [[japoniera]] pixka bat ikasten saiatzen zen bitartean, Iagirok kristau ikasbidea, [[kredo]]a eta otoitz batzuk itzuli zituen hizkuntza horretara<ref name="craw">{{erreferentzia|abizena= Crawley |izena= John J.|url= http://www.ewtn.com/library/MARY/XAVIER2.htm |izenburua= St. Francis Xavier, apostle of the Indies and Japan |bilduma = Lives of Saints | argitaletxea= ewtn.com |sartze-data= 2016-8-13}}</ref>. Frantziskok horiek buruz ikasi eta kale zein etxeetan predikatzen jardun zuen. Jakinminez zeudenen galderei erantzuteko itzultzaile batez baliatzen zen. Baina jende gutxi bihurtu zen kristau federa. Misioaren porrotaren aurrean, eskualde hartako erregearekin elkarrizketatzea pentsatu zuen, hura katolizismora bilakatuko balitz, herriak gauza bera egingo zuelakoan. Asmo horrekin, [[1550]]eko irailean, Kagoshiman urte bat eman eta gero, iparralderantz abiatu zen<ref name="auñafx"></ref>.
 
[[Hirado]]n jardun zuen hiru hilabeteetan kristau-talde bat sortzea lortu zuen. Ondoren, [[Honshu|Hondo]] uhartera igaro eta [[Yamaguchi]]ra iritsi zen; gero, [[Sakai (Osaka)|Sakaira]]ra eta [[1551]]eko otsailean [[Kyoto|Miakora]], inperioko hiriburura. Enperadoreak kristautasuna uharte osoan predikatzeko baimena eman ziezaion nahi zuen, baina harekin biltzea ere ez zuen lortu<ref name=xabmun></ref>. Miakon bi aste pasatu ondoan, Yamaguchira itzuli zen<ref name="craw"></ref>. Bertako [[daimyō]]ak ebanjelioaren berri ematea baimendu zion; bost hilabetez aritu zen horretan, eta mila lagun inguru kristautu zituen<ref name=xabmun></ref>. Irailean, Bungoko daimyōak deitu zion, [[Kyushu]] uhartean predikatzeko baimena emateko. Hilabete geroago, eta hainbat jende kristautu ondoren, Indiako albiste larriak iritsi zitzaizkion eta [[Goa]]ra itzultzea erabaki zuen, aita Torres eta anaia Fernandes Japonian utzirik<ref name="craw"></ref>.
 
=== Azken bidaiak eta heriotza ===