Zornotza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Andra Mari eliza
Assar (eztabaida | ekarpenak)
88. lerroa:
== Historia ==
=== Erdi Aroa ===
Zornotzaren jatorria [[Zornotzako merindadeanmerindadea]]n bilatu behar da. [[XII. mendea]]n Zornotza leinukoek (Salcedo-Aialatarren ondorengoak) inguraldea populatu zuten, lekuari izena emanez. Izan ere, Pedro García de Salcedori eman zioten opari [[Navas de Tolosako gudua]]n izan zuen parte-hartzearen esker onez. Sasoi hartan [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresumaren]] eta [[Bizkaiko jaurerria]]ren arteko muga zegoen bertan, eta oraindik ere herriko gune bati Nafarroako zelaiak deitzen zaio. Pedro García de Salcedok zornotzarren leinua finkatu zuen ingurune hartan, Zornotzako merindadea sortuz.
 
Zornotzako dorretxea, [[XII. mendea]]ren erdialdean eraikia, [[1445]]. urtean "[[Castroko fraideak]]" deituriko gudari talde batek erre egin zuen. Talde militar horrek, [[Pedro de Avendaño]] jauntxoak ordainduta, su ematen zien inguruetako beste ahaide nagusien etxeei, Erdi Aroan Euskal Herrian egon ziren [[ahaide nagusiak|banderizoen]] gudetan. Dorretxe horretan, [[merio]]a edo Merindadeko epaile nagusia bizi zen eta haren lana epaiketa penalak eramatea izaten zen.