Fluor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
60. lerroa:
 
== Ezaugarri nagusiak ==
Fluor purua (F<sub>2</sub>) [[gas]] hori zurbil edo marroi korrosiboa da. Elementu oso [[erredox erreakzio|oxidatzailea]] da, elementu guztien arteko [[erreaktibotasun|erreaktiboena]] eta [[karga elektriko|elektronegatiboena]], eta azkar eratzen ditu [[konposatu]]ak beste elementu batzuekin. Bere [[oxidazio-zenbaki]]a -1 da, beste fluor-[[atomo]] batekin lotzen denean salbu, orduan bere oxidazio-zenbakia 0 da. Hain erreaktiboa da, [[argon]]arekin, [[kripton]]arekin, [[xenon]]arekin eta [[radon]]arekin ere konbinatzen dela. [[Hidrogeno]]arekin modu lehergarrian konbinatzen da, baita baldintza ilun eta freskoetan ere. Fluor gasaren korronte baten pean, [[metal]]ak erre egiten dira gar distiratsua igorriz. Erreaktiboegia da forma elementalean existitzeko. [[Aire]] lehorrean [[ur]]arekin erreakzionatzen duenean, oso arriskutsua den [[azido hidrofluorikoahidrofluoriko]]a eratzen du.
 
Fluorra eta positiboki kargatutako beste elementuren bat konbinatzean [[fluoruro]]ak eratzen dira. Askotan konposatu hauek [[gatz]] ioniko [[kristal]]inoak dira. Fluorrak eta metalek osatzen dituzten gatzak gatzik egonkorrenak dira.