Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
61. lerroa:
K. a. 2000. urte inguruan [[berbere]]ak sartu ziren Marokon, K.a. XII. mendean [[fenizia]]rrek merkataritzaguneak ezarri zituzten Mediterraneoko itsasaldean, eta K.a. V. mendean [[kartagotar]]rak Atlantiko aldean kokatu ziren. [[Kartago]] desegin ondoren, berberiarrak erromatarren aliatu bilakatu ziren. K.o. 42. urtean [[Kaligula]]k Marokoko lurraldea Erromako inperioaren [[Mauritania]]ko probintziaren barnean ezarri zuen.
 
Erromatarren ondoren, bandaloak Iberiar Penintsulan barrena sartu ziren Marokon, eta erreinu bat sortu zuten han, gero [[534]]. urtean bizantziarrek suntsitu zutena. [[VII. mendea]]n arabiarrak ekialdetik sartu ziren eta [[Islam]]a ezarri zuten; berberiarrek aurre egin zieten arabiarrei eta erreinu independenteak sortu zituzten. [[XI. mendea]]n, Mauritaniako berbereek, [[almorabiaralmorabide]]rek, Marokoko lurralde osoa konkistatu zuten eta [[Espainia]]raino hedatu zuten aginpidea. Handik mende batera, [[almohade dinastia|almohadeek]] beste inperio bat sortu zuten, XIII. mendean [[benimeriniar]]rek beretu zutena.
 
[[1415]]ean portugaldarrek merkataritza-gune bat sortu zuten [[Ceuta]]n (1580az gero Espainiaren mende geratu zena). 1497an Espainiako Errege-erregina Katolikoek [[Melilla]] konkistatu zuten. XVII. mendean [[alaualaui]]i dinastiak, bere burua [[Mahoma]]ren ondorengotzat zuenak, hartu zuen aginpidea; dinastia horren ondorengoak dira gaur egungo agintariak. Alauiek aurre egin behar izan zieten Frantziako eta Espainiako gudarosteei. [[1830]]ean [[Frantzia]]k [[Aljeria]] hartu zuen; Marokoko sultanak Aljeriaren alde egin zuen, baina 1844an frantsesek garaitu egin zuten. 1859an, Ceutako mugak zirela eta, Maroko gerran sartu zen Espainiarekin; marokoarrak galtzaile atera ziren, eta alaui sultanerriak diru sari handia ordaindu behar izan zion Espainiari.
 
1906an, [[Algeciras]]ko Nazioarteko Konferentzian, Maroko Frantziaren eta Espainiaren babespean uztea onartu zen. 1912an Frantziaren eta Espainiaren babespeko guneak zehaztu ziren; Espainiari [[Rif]] eta [[Ifni]] egokitu zitzaizkion, eta gainerako guztia Frantziari. 1921ean, [[Abd al-Krim]] emirrak [[Rifeko Gerra|matxinada antolatu zuen Rifen]], eta Frantziaren eremura ere hedatu ziren istiluak; Frantziaren eta Espainiaren gudarosteek, elkar harturik, 1926an menderatu zuten matxinada. 1927an abertzaleek [[Istiqlal]] alderdia sortu zuten.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] (1936-39) Marokoko gudaroste batzuk [[Francisco Franco]] espainiar militarraren alde borrokatu ziren penintsulan. [[Bigarren Mundu Gerra]]z gero abertzaletasunak gora egin zuen, eta [[1956]]ko martxoaren 2an Frantziako gobernuak Marokoren independentzia onartu zuen; Mohammed ibn Yusuf izendatu zuten errege, [[Mohammed V.a Marokokoa]] izenarekin. Urte berean, apirilean, Espainiak uko egin zien iparraldeko babes-guneei, eta [[1958]]an [[Sahara]]ko iparraldeari. Mohammed V.a 1961ean hil zenean, haren semea, [[Moulay Hassan]], izendatu zuten errege (Hasan II.a).
 
[[1975]]ean [[Hassan II.a Marokokoa]] erregeak 350.000 marokoar bidali zituen Espainiaren mende zegoen Saharara, lurralde hura Marokori zegokiolakoan, eta Espainia lurraldea uztera behartu zuen; hala, 1975eko Madrilgo hitzarmenean [[Mendebaldeko Sahara]] Marokoren eta Mauritaniaren mende geratzea onartu zen. 1976az geroztik, Sahararen independentzia aldarrikatzen duen eta [[Aljeria]] eta [[Libia]]ren laguntza duen [[Saharako Fronte Polisarioa]]ren kontrako gerran ari da Maroko. 1979an Marokok Mauritaniaren mendeko Saharako zatia hartu zuen. Harrezkero, [[Saharako gerra]] eta Estatu Batuetatik jasotzen duen laguntza dela eta, Marokoren eta Afrikako iparraldeko herrialdeen arteko harremanak nahasiak dira.