Itzulpengintzaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
=== 4.Hamarkada ===
ALPAC txostenak erabat kaltetu zuen IA AEBetan?, baina Kanada eta Europan ez zuen apenas eraginik izan. 1976an TAUM taldeko ikerlariek ("Traduction Automatique de l'Université de Montréal") "MÉTÉO" sistema aurkeztu zuten, metereologi parteak ingelesetik frantsesera itzultzen zituena. Sistema honek historia egin zuen bere aplikapena eta diseinuaren egokitasunagatik. Urte berean EBak? Itzulpen Automatikoa erabiltzea erabaki zuten administrazio egoitza desberdinetan itzulpen eskaera hazkunde haundiari aurre agin ahal izateko. Komisioak [http://littera.deusto.es/prof/abaitua/hlt/hlt0304/SYSTRAN SYSTRAN] garatu eta zituzten beharretara egokitzeko lizentziak erosi zituen.Geroxeago, Europan ikerketa sustatu eta itzulpenen kalitatea hobetzeko ideiarekin, Komisioak berak
[http://littera.deusto.es/prof/abaitua/hlt/hlt0304/EUROTRA EUROTRA] proiektu handizalea finantzatu zuen. Laurogeiko hamarkada osoa hartu zuen garai hura metodo sinbolikoen garapena eta sintaxi (ezaugarriak bateratzean oinarrituriko gramatikak) eta semantika mailako (predikatuen logikan oinarrituriko formalismoa) ikerketaren bizitasun handia izan zuen ezaugarri nagusi. Halere, teoria mailan eginiko aurrerapenak ez ziren emaitzetara ailegatzen.
 
=== 5.hamarkada ===
Dudarik gabe 1991n EB-k agindu zuen Danzin txostenaren emaitzekin lotuta, Europan IArekin? zerikusia zuten berri txar bi egon ziren. Instituzioei dagokionez, EB-k EUROTRArako finantzazioa bertan behera uztea erabaki zuen; enpresen aldetik, PHILIPS-ek ustekabean amaitutzat eman zuen adituen artean prestigiorik gehien zuen proiektuetako bat, "ROSETTA". Une horretan bertan Japonen aurreko urteetako inbertsio onen ostean aurrekontuen politika zuhurrago bat aplikatu zen. Beherakada orokorraren Testuinguru horretan itzulpen lagunduaren produktu mota bat azaldu zen merkatura, aurrekoen oso bestelako diseinua zuena. Itzulpen memorien kudeaketa programak ziren, hasiera batean IBM-k ("Translation Manager") eman zuen ezagutzera eta geroago publikora atera zituzten alemaniako TRADOS enpresek ("Translator´s Workbench") eta STAR ("TRANSIT"), eta Espainiako ATRIL ("DÉJÀ-VU"). Azpimarra daitekeen garai hartako beste alderdi bat Internet-aren garapena da itzulpenaren ikuspegitik lokalizatzearen ikuspegirako aldaketarekin batera.