Rudi Altig: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Rudi Altig lotu du, Wikidataren arabera.
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rudi Altig 20060809 005.jpg|thumb|alt=Rudi Altig|Rudi Altig (2006)]]
 
'''Rudi Altig''' alemaniar txirrindularia izan zen ([[Manheim]], [[1937]]ko [[martxoaren 18]]a - [[Remagen]], [[ekainaren 11]]a). Alemanian inoiz izan den txirrindularirik onenetakotzat jotzen da. Amateur gisa hasi zen Alemaniako nahiz munduko lasterketak irabazten. Besteak beste, amateur-mailako kilometro bateko (1´09´´6) eta 5 kilometroko (6´10´´2) munduko errekorrak lortu zituen Kolonian, profesional egin zen urte berean (1959). Profesionaletan, 5 kilometroko munduko errekorra ere lortu zuen 1962an Zurichen (6´07´´60). Oso-osorik pistan jarduteko aukera izan zuen arren, errepiderako zituen gaitasun handiak ere frogatu nahi izan zituen, eta goi-mendietan izan ezik beste alor guztietan nabarmendu zen. Jacques Anquetilen taldekide zelarik, azken erlojupekoan aurrea hartu eta Rudik irabazi zuen [[1962ko Espainiako Itzulia]]. 1963an, bizkarrezurrean ebakuntza izan ondoren, izter-hezurra hautsi zuen Espainiako Itzulian, eta, beste ebakuntza bat jasan eta gero, berriro lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Andaluziako Itzulia eta Flandriakoa irabazi zituen 1964an, [[Lasarteko Munduko Txapelketa]]n bigarren izan zen, eta, 1966an, berriz, munduko txapeldun Alemaniako Nurbugrigen, orduan ere J. [[Anquetil]]en aurretik. Erretiratu zenean (1971), Alemaniako taldearen entrenatzaile egin zen.
 
{{DEFAULTSORT:Altig, Rudi}}
10. lerroa:
 
[[Kategoria:1937ko jaiotzak]]
[[Kategoria:2016ko heriotzak]]
[[Kategoria:Alemaniako txirrindulariak]]
[[Kategoria:Espainiako Vueltaren irabazleak]]