Hipertiroidismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
15. lerroa:
{{ohar medikoa}}
'''Hipertiroidismo''' [[tiroide]] guruinaren gehiegizko jarioa da. Normalean [[hipertrofia]]rekin batera izaten da.{{lur erref}} Hainbat eritasunek sortzen dute eta [[takikardia]]k, [[Azpipisu|pisu-galtzea]], urduritasuna eta dardarak sintomak ditu.
 
Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: [[tiroxina]] (T4) eta [[tri-iodotironina]] (T3). Biek ala biek [[iodo]] dute beren molekuletan, eta [[tirosina]] aminoazidotik sortzen dira.
 
Bi hormona horiek [[Katabolismo|prozesu katabolikoek]] sustatzen dituzte, eta organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena dute. Energia sortzen duten oxidazio-prozesuak aktibatzen dituzte. Horregatik, hormona horien gehiegizko ekoizpenak (hipertiroidismoan gertatzen dena) oxigenoaren kontsumo handia eta beroaren sorrera -katabolismoaren ondorioz- eragiten ditu.
 
Gaitzaren sintoma nagusiak:
 
*[[tiroide guruin]]aren garapen handia, lepoaren hantura eragiten duena.
*pisu-galera
*beroaldiak eta beroarekiko intolerantzia (prozesu katabolikoen azkartzearen ondorioz)
*nerbio-sistemaren tentsioa, antsietatea, suminkortasuna
*bihotzaren eta arnas-aparatuaren jardueraren aktibazioa: bihotz-maiztasuna areagotzen da eta [[adrenalina]]ren gaindosiak sortuko lituzkeen antzeko sintomen agerpena, orokorrean.
 
Gaitza jatorri desberdinak eduki ditzake:
 
*[[Gravesen eritasun]]a: [[Euskal Herria]]n hau da hipertiroidismoaren kausa nagusia. [[Gaixotasun autoimmune]]a da.
*tiroide guruinaren [[tumore]]ak
*tiroide guruinaren hantura, [[infekzio]] baten ondorioz edo hartutako botika batzuen ondorioz
 
Gaitza hormona tiroideoen odol-kontzentrazioa aztertuz diagnostikatzen da. Tratamenduari dagokionez, farmakologikoa ([[metimazol]]a, [[propiltiourazilo]]a...), kirurgikoa (tiroide guruina erauzteko) edo iodo erradioaktiboaren bidez (tiroide guruina deusestatzeko) aplikatu daitezke.
 
 
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{medikuntza zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Gaixotasun endokrinoak]]