Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}}
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa:
:[[Basidiomycota]]
}}
'''Onddoak''' ''Fungi'' [[Erreinu (biologia)|erreinuko]] izaki bizidunak dira. Onddoak organismo [[heterotrofo]]ak dira, zelula-horma [[kitina]]tsua dute eta, [[espezie]]rik gehienetan, [[hifa]] [[organismo zelulaniztun|zelulanitzez]] osatutako harizpi antzeko [[mizelio]]ak eratzen dituzte. Kontuan izan behar da zenbait espezie organismo [[zelulabakar]] gisa bizi direla. Modu [[sexu ugalketa|sexual]] zein [[ugalketa asexual|asexualean]] [[ugalketa|ugaltzen]] dira, normalean [[espora]] bidez. Esporak egitura berezituetan edo fruitu-gorputzetan ekoizten dira askotan. Zenbait onddo-espeziek galdu egin dute ugalketa-egitura espezializatuak sortzeko gaitasuna, eta [[hazkuntza begetatibo]] bidez soilik ugaltzen dira. [[Legamia]]k, [[lizun]]ak eta [[perretxiko]]ak, onddoak dira denak. Onddoen taldea morfologikoki antzekoak diren [[mizetozoo]]ekin (onddo lirdingatsuak) eta [[oomizete]]ekin (protistak) zerikusirik ez daukan talde [[monofiletiko]]a da. Onddoak [[landare]]en antzekoak baino gehiago, [[animalia|animalien]] antzekoak dira, ez baitira [[autotrofo]]ak, [[heterotrofo]]ak baizik. Hala ere, onddoen ikerketan jarduten duen diziplina, [[mikologia]] alegia, oraindik gehienetan [[botanika]]ren adarra kontsideratzen da.
 
Mundu osoan barrena bizi dira, baina gehienak ikusezinak dira giza begiarentzako. Zoruan bizi dira, [[materia organiko]] hilean eta landare, animalia zein beste onddo batzuen [[sinbiosi|sinbionte]] gisa. Funtseko lana betetzen dute [[ekosistema|ekosistemen]] funtzionamenduan, materia hila deskonposatzen baitute eta elikagaien zikloan eta trukean ezinbestekoak baitira. Zenbait onddok ikusgarriak diren fruitu-gorputzak ekoizten dituzte, bai perretxiko eran bai lizun eran. Onddo-espezie asko elikaduran erabili izan dira, bai zuzenean bai beste prozesu batzuetan, hala nola [[ardo]]a edo [[garagardo]]a bezalako produktuen [[hartzidura]]n. Berriagoak dira beste erabilera batzuk: medikuntzan [[bakterio-kontrako|antibiotikoak]] ekoizteko erabiltzen dira, eta [[garbikari]]etan edo erabilera industrialetan garrantzitsuak diren [[entzima]]k (zelulasak, pektinasak, proteasak...) ekoizteko ere baliatu dira. Zenbait onddok animalientzako toxikoak diren [[konposatu bioaktibo]]ak sortzen dituzte, esaterako [[alkaloide]]ak. Konposatu hauei [[mikotoxina]] deritze. Hainbat onddo aisialdirako [[droga]] gisa erabiltzen dira, eta beste batzuk zeremonia tradizionaletan erabiltzen dira konposatu [[psikotropiko]] modura. Onddo batzuk gizakiarentzako [[patogeno]]ak dira, eta onddoek uztetan sortutako kalteek arriskuan jar dezakete tokiko ekonomien elikagai-hornidura.