Bariantza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+barne lotura
1. lerroa:
[[Estatistika]]n, '''bariantza''' [[datu-multzo]] batek nahiz [[probabilitate banaketa|probabilitate-banaketa]] batek duen [[sakabanatze (estatistika)|sakabanatzearen]] neurri absolutu bat da. Hain zuzen, bariantzaren [[erro karratu]] positiboa [[desbideratze estandar]]ra da, eta azken honek datu bakoitza [[batezbesteko aritmetiko sinple]]tik zenbat desbideratzen den adierazten du. Kalkuluaren aldetik, bariantza batezbestekoari buruzko bigarren mailako [[momentu (matematika)|momentua]] ere bada. Aldakortasun edo sakabanatze neurri izateaz gainera, bere propietate matematikoak direla eta, maiz agertzen da azterketa estatistikoetan. Esate baterako, aldagai batek duen aldakortasun-maila bariantzaren bitartez neurtzen da eta bariantza oso hau beste aldagai edo faktore zenbaitek eragindako aldakortasun-mailetan zatitu daiteke, aldagai horren kausak hauteman eta kausa horien eragina zehazteko, [[bariantza-analisi]]an eta [[karratu txikienen erregresio]]an egiten den bezala.
 
== Kalkulua datuetarako ==