Batallón Vasco Español: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
* [[1975]]eko [[ekainaren 6]]a: Jose Antonio Urrutikoetxea ''Josu Ternera'' eta Mikel Mugiro errefuxiatuen aurkako ekintza prestatzen ari zirela bonba lehertu eta Marcel Cardona Amoros, OASeko kide ohia hil eta Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatua) zauritu dira. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, Playboy aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotuko zituen hurrengo egunean. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
* [[1976]]ko otsailean : [[Angel Iturbe Abasolo]]ren autoan bonba bat jarri zuten.
* 1976ko [[uztailaren 23a]] : [[Eduardo Moreno Bergaretxe]] "Pertur" [[Biriatu]]n bahitu eta desagertarazi dute. [[AAA]], [[ATE]] eta BVE izenekoek hartu zuten bere gain ekintza hau. Batzuek ETA(pm)ko Bereziak saileko arduradunei leporatu zieten. Saenz de Santamaria generalak behin baino gehiagotan iradoki du estatuaren gerra zikineko ekintza izan zela<ref>[http://personales.mundivia.es/lbouza/saenz.htm Fragmentos de una entrevista al General Saenz de Santamaria] Tiempo</ref>. Italiako epaileek egindako ikerketa baten arabera Espainiako zerbitzu sekretuentzat lan egiten zuten italiar faxisten talde batek Pertur bahitu eta Espainiako poliziei entregatu zien. Horren arabera Pier Luigi Concutelli izan zitekeen egileetako bat <ref>[http://tinyurl.com/2nvptw De confirmarse las declaraciones del italiano, sólo cabe que sea `Pertur´] gara.net</ref>. ETA (p-m) erakundeak Donostiako Brigada Politiko Sozialeko hiru polizia identifikatu zituen egun horretan Behobian ikusi zituztelako: Ferreiros, Lopez Arribas eta Escudero izenekoak. Escudero hori Informazioko Brigada Zentraleko buru izendatuko zuen PSOEko gobernuak<ref>[http://tinyurl.com/39or3c Pertur, otra víctima de la guerra sucia española] gara.net</ref>.
* [[1977]]ko [[abuztuaren 2a]] : [[Juan J. Lopetegi Carrasco]] hil zuten [[Anglet]]en ([[Lapurdi]]).
* [[1978]]ko [[otsailaren 2a]] : [[Yolanda González Martín]] (ikasle donostiarra eta [[Partido Socialista de los Trabajadores]] alderdiko kidea) hiltzen dute Madrilen.