Nazioarteko gotiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Historia ==
[[1400]] inguruan, Europako hainbat herrialdetako errege familien eta gorteen arteko harreman ugariak zirela-eta -ahaidetasunezkoak eta politikoak-, asko mugitu ziren artistak lurralde batzuetatik besteetara. Hala, ipar eta hegoaldeko Europako arte tradizioek bat eginik, estilo bakar bat geratu zen nagusi mendebaldeko Europan, nazioarteko estiloa deitu zaiona. Estilo hori ez zen margolanetara mugatu, hitz bera erabiltzen baita aldi hartako eskultura definitzeko ere; baina argi dago pintoreak eta [[miniatura]] margotzaileak izan zirela nazioarteko estiloaren garapenean protagonismo handiena izan zutenak. Herbehereak, Frantzia, Italia eta erdialdeko Europa izan ziren nazioarteko estiloaren gune nagusiak.
 
[[Melchior Broederlam]] flandriarra izan zen estilo horretan aritu zen lehenengoetako bat, [[Limbourg anaiak]] etorri ziren gero, eta, azkenik, ezin aipatu gabe utzi Italiako pintoreen ekarpena, hala nola, [[Gentile da Fabriano]]rena.