Alde Zaharra (Iruñea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
89. lerroa:
* '''[[Neptunoren iturria]]''': [[Kontseiluko plaza]]n dago. [[1788]]an [[Luis Paret y Alcázar|Luis Paret]]ek diseinatu zuen, [[neoklasizismo|neoklasiko]] erakoa delarik. Garai batean [[Iruñeko Sanferminak|Sanfermin jaietan]] atzerritar edo ''giriak'', normalean alkohola edo drogen efektupean, iturri honen goialdera igo eta beren buruak beheko jendartera bota ohi zituzten.
* '''[[Nabarreriako iturria]]''': [[Nabarreria plaza]]n dago.
* '''[[Javier Zigaren jaiotetxea]]''': [[Javier Ziga|Javier Ziga Etxandi]] (1877-1959) iruindar margolari eta politikariaren jaiotetxea da eta [[Nabarreria kalea]]ren 25. zenbakian dago.
* '''[[Ezpeleta jauregia]]''': Aurrealde ikusgarria duen [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] [[jauregi]] [[barrokoa]]. [[Kale Nagusia (Iruñea)|Kale Nagusia]]n dago. Bere balkoietako batean [[1875]]. urtean [[Hirugarren Karlistaldia]]n [[San Kristobal gotorlekua|San Kristobal gotorlekutik]] tiro eginiriko bala ikus daiteke. Bere atzealdean arkupe areto ederra du.
* '''[[Kondestablearen jauregia]]''': [[Kale Nagusia (Iruñea)|Kale Nagusia]] eta [[Jarauta kalea]]ren arteko elkargunean dagoen [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] jauregia da.