Etxetxu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura
1. lerroa:
'''Etxetxu''' edo '''La Casilla''' ([[gaztelania]]z), [[Errekalde (Bilbo)|Errekaldeko]] barrutian dagoen auzune edo gune baten izena da. Berez [[Bilbo]]ko udalak ez du Etxetxu auzo moduan kontutan hartzen, baina [[Bilbo]]tarrek izen horrekin ezagutzen dute [[La Casilla|Etxetxuko udal-kiroldegiaren]] inguruko gunea. Horrez gain, [[Autonomia kalea (Bilbo)|Autonomia kalea]] eta kiroldegiaren artean Etxetxu plaza dago, auzunearen aisialdi gune nagusia. Plaza aurrean eraikitako [[Etxetxuko dorreak|Etxetxuko dorreek]] ere, auzunearen izena hartzen dute. Dorre hauek, hiriko etxebizitza eraikinik altuenak dira 21 solairu eta 75 bat metroko altuera dutelarik.
 
Hurrengo urteetan auzoak aldaketa ugari biziko ditu. Jadanik, udalak kiroldegi berria eraikita dauka [[Miribilla]]ko auzoan, eta horregatik Etxetxuko kiroldegi zaharra eraitsia izango da. Horrez gain, Etxetxun [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]k duen eskolaren eraikina ere eraitsiko da, eta bertan [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[foru aldundi]]aren bulegoak eraikiko dira.