Sarvadaman Chowla: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
|||
1. lerroa:
'''Sarvadaman Chowla''' ([[Londres]], [[Erresuma Batua]], [[1907]] - Laramie, [[Wyoming]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], 1995) [[india]]r matematikaria izan zen. Londresen jaio bazen ere, Indian igaro zuen haurtzaroa. 21 urte zituela graduatu zen [[Lahore]]ko Government Collegen. Doktorego-ikasketak Ingalaterran, [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n, egin zituen, Littlewooden zuzendaritzapean, eta 1931n bukatu zuen.
Indiara itzuli zenean hainbat unibertsitatetan aritu zen matematika-eskolak ematen: [[Delhi]]ko St Stephen's Collegen, [[Varanasi|Benaresko]] Indiar Unibertsitatean, [[Waltair]]ko Andhra Unibertsitatean eta Lahoreko Punjab Unibertsitateko Gobernu Eskolan. [[Indiaren independentzia]] zela eta, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batu
Chowlak ekarpen ugari egin zituen zenbaki-teoriaren eta konbinatoriaren arloan; 1925-1986 bitartean 350 bat artikulu idatzi zituen. Horietan [[zenbakien teoria|zenbaki-teoria]], analisia, zenbaki analitikoen teoria, forma bitar koadratikoak eta klase-zenbakiak, konbinatoria, [[ekuazio diofantiko]]ak eta hurbilketa diofantikoak eta oinarrizko zenbakien teoria landu zituen. Bestalde, hainbat matematikarirekin batera lan egin zuen, besteak beste Apostol, Artin, Brauer, Davenport, Erdös, Marshall Hall, Hasse, Herstein, Mordell, Pillai, Rao, Selberg, Shimura, Skolem, Todd, Walfisz eta Zassenhaus. Hortaz, Chowlaren zenbait teorema garrantzitsuk haien izenak dituzte; aipagarriak dira [[Bruck-Chowla-Ryser teorema]] (1950), [[Ankeny-Artin-Chowla teorema]] (1952), [[Chowla-Mordell teorema]] (1962) eta [[Chowla-Selberg formula]].
|