David Attenborough: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
1. lerroa:
[[Fitxategi:David Attenborough.jpg|thumb|David Attenborough]]
 
'''Sir David Frederick Attenborough''' (Isleworth, [[Londres]], [[1926]]ko [[maiatzaren 8]]a) [[britainiar]] idazlea eta telebistako ekoizle eta aurkezlea da. [[Richard Attenborough]], britainiar zinemagile ezagunaren anaia.
 
[[Zoologia]]n eta [[Geologia]]n lizentziatu zen [[Cambridgeko Unibertsitatea]]n. [[1952]]an, [[BBC]]k era guztietako programak (politikari, erlijioari, balletari, arkeologiari eta abarri buruzkoak) ekoizteko kontratatu zuen. Urte horren amaieran, animaliei buruzko programa bat egin zuen Londresko Parke Zoologikoarekin eta [[Jack Lester]] adituarekin elkarlanean. Gero bururatu zitzaien interesgarriagoa izango zela animaliak beren habitatean erakustea, eta, hala, [[Sierra Leona|Sierra Leonera]] (Afrikako mendebaldera) jo zuten.
 
[[1954]]an hasi zen ''[[Zoo Quest]]'' [[dokumental]]-sail famatua: ''Zoo Quest in Sierra Leone'', ''Zoo Quest to Guyana'', ''Zoo Quest in Paraguay'', eta abar. [[1960ko hamarkada]]ren hasieran [[Antropologia]] ikasten hasi zen [[Londresko Unibertsitatea]]n, baina BBCkoek BBC-2 sortu berriaren programa-zuzendari izatea eskaini zioten. Kate berri horretan gutxiengo batentzat egindako kultura-programak eskaini nahi ziren. Oso ezagunak ez ziren [[billar]]ra bezalako kirolak, ingeles literaturako obra garrantzitsuetan oinarritutako telesailak eta historiari eta izadiari buruzko dokumentalak egitea erabaki zuen. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta BBCk bi kateetarako kontratatu zuen programa-zuzendari gisa, finantza- eta administrazio-kontuetan ere erabateko kontrola zuela. Hala ere, 1972an, postua utzi eta izadiari buruzko programak egitea erabaki zuen. Tribuen arteak liluraturik, 1975ean ''The Tribal Eye'' estreinatu zuen, arteak gizarte primitiboetan duen egitekoa azaltzeko saioa. Zenbait urte geroago, izadiaren historiari buruzko sail bat egiteari ekin zion, ''[[Life on Earth]]''. Britainia Handian eta Europan 10 milioi ikusle baino gehiago izan zituen astean. Trilogia modura planteatu zuen lan hori, eta beraz, [[1984]]an ''The Living Planet'', eta [[1990]]ean ''The Trials of Life'' egin zituen.
 
Ondoren, 1996an, ''The Private Life of Plants'' egin zuen, eta 1998an ''The Life of Birds''. 2002an, ''The Life of Mammals''; 2005ean ''Life in the Undergrowth''; 2008an, ''Life in Cold Blood''; eta 2010ean ''First Life'' egin zituen.
 
Attenboroughek, aurkezle eta kontalari gisa, klixe sentimentalak, erretorika akademikoa eta hiztegi zientifikoa alde bat utzi eta gaiak modu argi eta erakargarrian azaltzen jakin du.
20. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Attenborough, David}}
 
[[Kategoria:Dokumentalgileak|A]]
[[Kategoria:Naturalistak|A]]