Benito Lertxundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{EH}} → {{banderaikur|EH}} using AWB
39. lerroa:
 
=== Bakarkako lana ===
Proiektu kolektiboetan ez ezik, segitzen zuen bere bakarkako lanarekin. [[Oro laño mee batek...]] bigarren diskoak ([[Artezi]], [[1974]]) heldutasun handiagoa erakusten zuen. [[Xabier Lizardi]]ren hainbat abesti musikatu zituen, horien artean "[[Oi lur, oi lur]]". Baita bere ibilbidean garrantzi handia izango zituzten bi kanta ezagun ere: "Herri Behera[[Herribehera]]" jota eta "Txori txikia" metaforikoa, JosAnton Artzeren hitzetan oinarritua.
 
Hamarkada horretan [[Bretainia]]ra hainbat bidaia egin zituen Lertxundik -lehena Ez Dok Amairurekin izan zen-, eta horren ondorioz hango musika eta folklorearekin liluratuta gelditu zen. Horrez gain, [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] herri kantutegia eta musika hobeto ezagutzeko aukera izan zuen, bereziki Zuberoakoa. Eragin horiek nabarmenak izango ziren hurrengo abesti eta lanetan. "Zuberoa deskubrimendu bat izan zen niretzat garai batean. Bere kantagintzatik aparte, kantu mota hori oraindik bizirik zegoela somatusumatu nuen, zenbait tokitan musikologoen esku baino geratu ez denean" (2). Horren adibide garbia izan zen argitara eman zuen hurrengo diskoa: ...eta maita herria, üken dezadan plazerra (Artezi, 1975). Disko horretan argi agertzen da giro espiritualekiko joera, urruneko alegien oihartzuna. Hor daude Lertxundiren abesti klasiko batzuk ere: "[[Maria Solt]]", "[[Atharratzeko gazteluko kanta]]" eta "[[Jaun Baruak]]". Arrakasta handiko lana izan zen; horrekin Benito Lertxundi lehen mailako euskal musikarien taldean sartu zen, oraindik utzi ez duena.
 
Sormen handiko urteak izan ziren horiek, eta, orduan horren garrantzitsuak ziren kantaldietan parte hartzeaz gain, uzta diskografikoak ez zuen etenik. Hurrengoa disko bikoitza izan zen: [[Zuberoa/Askatasunaren semeei]] (Artezi, 1977). [[Zuberoa]]ko giroa islatu nahi izan zuen Lertxundik lan horretan; horretarako, musika tresna zaharrak baliatu zituen grabazioan, horietako batzuk espresuki berreskuratuak.
 
[[Gitarra]] utzi gabe, musikari talde zabal baten laguntza izan zuen Lertxundik -horien artean [[Marian Arregi]] [[akordeoi]]lari eta [[harpa]] jotzailea-, eta doinu zeltek gero eta garrantzi handiagoa zuten. Diskoan herri kantuak ("Balearen bertsoak", "Prima ejerra") eta Lertxundik berak egindakoak agertzen ziren ("Orbaizetako arma olaren kantua, Askatasunaren semeei"). Dena den, bi abesti ezagunenak Jose Anjel Irigaraik idatzitakoak dira: "Oi Zuberoa" eta, bereziki, "[[Bizkaia maite]]". Horrez gain, nabarmena da [[Alan Stivell]] musikari bretoiaren eragina; herri horretako abesti bat kantatu zuen diskoan, Lizardiren bertsoekin, "Utxarko utsa".
 
Hurrengo hamarkada ere disko bikoitz batekin hasi zuen Lertxundik: Orreagako batailaren inguruko disko epiko eta kontzeptuala da [[Altabizkar/Itzaltzuko Bardoari]] ([[Elkar]], [[1981]]). Hasieran "Euskal epikaren barna" deitzekotan izan zen, diskoan zer dagoen ongi adierazten duen izenburua. Lehenengo diskoan, Orreagako gudaldiari kantatzen dio, baita Matalazen azken hitzak jaso ere. Abesti luzeak eta musika girotzean oinarrituak dira nagusi. Bigarrenean, aniztasun handiagoa dago, baita Lertxundiren kantutegian harrera ezin hobea izan duten bi kanta ere: Etxahun Iruriren bertsoetan oinarritutako "[[Oi Ama Euskal Herri]]" eta "[[Nere herriko neskatxa maite]]".