Nerbioi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
42. lerroa:
* [[Zeberioerreka]]
 
== Ibaizabalekin elkartzea eta izenarekin hikamikak ==
[[Basauri]]n [[Ibaizabal|Ibaizabal ibaiarekin]] elkartzen da. Bertan '''Nerbioi-Ibaizabal''' sistema sortzen da. Orain dela urte batzuk arte ondoren sortzen zen ibaiari Nerbioi izena ematen zitzaion (eta ematen zaio), baina gaur egun euskaldunen artean Ibaizabal deitzeko ohituraohiturak gero eta indar handiagoa dagodu.
 
Hala eta guztiz, Bilbotar gehienentzat, batez ere [[erdaldun]]ak direnentzat baina baita ere euskaldun askorentzat, Ibaizabal beharrean Nerbioi deitzen diote Bilboko ibaiari. Hala ere, [[Euskaltzaindia]]k ez du zalantzarako betarik ematen: Ibaizabal da Abran itsasoratzen den ibaiaren izen ofiziala.
 
Izatez, mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz Ibaizabal izan zen XIX. menendearen amaierararte. Besteak beste [[Miguel Unamuno]] eta Bilboko alkatea izan zen [[Javier Ybarra]] Ibaizabal deitzen zioten. Ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu zen [[Begoña]]ko udalerriko biztanleek betidanik Ibaizabal esan diotela Urbi ([[Basauri]]n) eta [[Abusu]] (Bilbon) arteko tarteari. Hortik aurrera, bilbotarrek [[itsasadar]]ra esaten zioten, besterik gabe. Abusu auzoaren izena bera ere, Ibaizabal izan zen garai batean. Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla, [[Urbi]] izeneko inguruan hain justu.
 
Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain, [[geografia]]ri lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzat Ibaizabal izena obesteko. Horietako bat ibaien norabideen menpekoa da: Ibaizabalek lerro zuena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez. Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalen [[arro]]a gutxigatik bada ere, luzeagoa da Nerbioirena baino, eta baita lehenbizikoaren ur-emaria handiagoa ere.<ref>http://www.santurtzieus.com/irakasle/materialak/artikuluak/onomastika.htm#Sopeloztarrak%20sopelanatarrak%20baldin%20badira</ref>
 
Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, zenbait [[entziklopedia]]tan batez ere. Haietan esaten zenez, Nerbioi zen izenik egokiena, herri xeheak Ibaizabal erabili arren. Gaur egun, "Ibaizabal" hitza euskaldunek erabiltzen dute baina beraien artean oso zabalduta dago ere "Nerbioi" hitzaren erabilera gaztelaniaren eraginagatik. Aldiz, erdaldunek nekez deitzen diote "Ibaizabal" Bilbo zeharkatzen duen ibaiari.<ref>http://www.argia.eus/argia-astekaria/2029/ibaizabal-itsasadarra-ur-garbiagoa-zementuzko-horma-artean</ref>
 
== Ibaiaren kutsadura ==