Lola Flores: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t clean up, replaced: {{ESP|1}} → {{bandera|Espainia}} (2)
8. lerroa:
| jaiotza data = [[1923]]ko [[urtarrilaren 21]]a
| jaiotza hiria = [[Jerez de la Frontera]]
| jaiotza herrialdea = {{ESPbandera|1Espainia}}
| heriotza data = [[1995]]eko [[maiatzaren 16]]a {{adina|1923|1|21|1995|5|16}}
| heriotza hiria = [[Alcobendas]], [[Madril]]
| heriotza herrialdea = {{ESPbandera|1Espainia}}
| bikote kidea = Antonio González ''El Pescaílla''
| webgunea =
20. lerroa:
 
== Biografia ==
Lola Flores San Miguel auzo flamenkoan jaio zen, [[Jerez de la Frontera]]n, [[1923]]ko [[urtarrilaren 21]]ean. Ez zituen 12 urte eta dantzari ezaguna zen bere hiriko giro artistikoan eta, hasiera hartan, [[Concha Piquer]]ren eta [[Estrellita Castro]]ren abestiak interpretatzen zituen. Asko ziren Lola [[ijito]]en etniakoa zela pentsatzen zutenak, baina berak beti egin zion uko iritzi honi. Andaluziarra bai, baina ez ijitoa, zioen. Hala ere, andaluziar ijitoen musika eta kulturarekin bat egin zuen.
 
[[1939]]an, 16 urte zituenean, [[Jerez de la Frontera|Jerezeko]] Villamarta Antzokian egin zuen debuta, Rafael Ortega, Custodia Marchena eta Melchor de Marchena gitarraren ''Luces de España'' ikuskizunean. ''Bautizá con manzanilla'' abestu ohi zuen han.
 
Arrakasta handienak [[Manolo Caracol]]ekin lortu zituen eta, [[1951]]ra arte harekin egin zuen lan.
 
[[1958]]an, Antonio González ''El Pescaílla'' gitarra-jotzailearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin: Lolita, Antonio eta Rosario. Etorkizunean, hirurak murgilduko ziren musikaren munduan, bere ahizpa [[Carmen Flores]]ek egin zuen moduan.
 
[[New York]]eko [[Madison Square Garden]]en egingo zuen saio bat eta, emanaldiaren osteko kritika ospetsu bat gogoratzen da:
32. lerroa:
{{aipu|''No sabe cantar, no sabe bailar, no se la pierdan.''}}
 
[[1962]]an, Lazo de Dama de Isabel la Católica saria jaso zuen eta, [[1967]]an, Círculo de Bellas Arteseko urrezko domina. [[1994]]an, berriz, asko estimatu zuen lanaren domina jaso zuen.
 
== Lanak ==
=== Filmografia ===
[[1939]] eta [[1995]] artean, film eta telesail ugaritan agertu zen, beti ijito paperean. Horien artean, 40ko hamarkadako klasiko bat nabarmentzen da: ''Embrujo'' ([[1947]], Carlos Serrano de Osma) [[Manolo Caracol]]ekin, garai hartako bere bikote artistiko eta sentimentalarekin, egin zuen drama musikala. 50eko hamarkadako film folklorikoetatik ''Morena clara'' ([[1954]]), ''El duende de Jerez'' ([[1953]]) eta ''Maria de la O'' ([[1959]]) nabarmentzen dira, azken hau Antonio González ''El Pescaílla''rekin egingo duen lehena.
 
Era berean, aipatu beharko genuke ''La hermana San Sulpicio'' ([[1962]]) eta ''La faraona'' ([[1955]]) eta ''Sueños de oro'' ([[1958]]) drama mexikarrak.
 
[[1972]]an, ''Casa Flora'' egin zuen eta baita ''Una señora estupenda'' ere. [[1983]]an etorri ziren ''Juana la loca... de vez en cuando'' komedia, Isabel katolikoari bizia emanez, ''Truhanes'' ([[1983]]) edo Sevillako Erakusketarako egindako Carlos Sauraren ''Sevillanas'' (1992) dokumentalean ere parte hartu zuen.
 
Bi artista folkloriko eta zineko aktore izan zituen oso lagun: [[Carmen Sevilla]] eta [[Paquita Rico]]. Hispanoamerikan ibili ziren elkarrekin eta, [[1952]]an, Luis Saslavskyren ''El balcón de la luna'' egin zuten.
 
[[2007]]an, [[Antena 3]]ek egin zuen Lola Floresen bizitzaren inguruko filma.
 
=== Aurkezlea ===
Bizitza osoan izan zen telebistan gertu ikusten zen artista, baina, 90eko hamarkadan, aurkezle izatera iritsi zen.
[[Telecinco]]ko ''El tablao de Lola'', Antena 3eko ''Sabor a Lolas'' ([[1992]]-[[1993]]) eta [[Televisión Española|TVEko]] ''Ay Lola Lolita Lola'' ([[1995]]) izan ziren programak, azken biak alaba Lolita Floresekin batera. Azken programa bertan behera geratu beharrean izan zen, 13. emanaldian, Lolaren gaixotasunak okerrera egin baitzuen. Hasieran zutik abesteko pentsatuta bazegoen ere, artistak aulkia eskatu zuen eta, besoa ia geldi eta ezinean, abesteari ekin zion, baina ezin izango zuen aurreikusitakoa bukatu.
 
Azken egunak iritsi arte arituko zen Lola kanta eta dantza.
 
=== Diskografia ===
Lolak arrakasta handiak lortuko zituen flamenkoan: ''Ay Lola'', ''España mia'', ''Guerga flamenca'', ''Mi mundial 82'' ([[1982]]), ''La ilimitable Lola'' ([[1990]]) eta abesti ezagunak utzi zizkigun: ''A tu vera'', ''Torbelllino de colores'', ''Ay pena penita pena'', ''La zarzamora''... Artistak nahi bezala, azken honen banda sonora izango zuen hiletetan lagun.
 
=== Telebistako serieak ===
Lola ez zen sekula protagonista izango, baina bere partaidetza eskaini zuen hainbatetan: ''Los ladrones van a la oficina'' ([[1994]]-[[1995]]) da adibide; Lolita eta Antoniorekin batera, ijito familia osatuko zuten. 5 bat pasarteetan agertuko zen era horretan.
 
== Omenaldiak ==
Bizirik ikusi zuen berari eskainitako omenaldi bat baino gehiago. [[1990]]ean Miamin egindakoa garrantzi handikoa izan zen eta garaiko artista askok hartu zuten parte: El Puma, [[Rocío Jurado]], [[Celia Cruz]] eta Lolaren sendi osoa. Lolak berak ere parte hartu ohi zuen haietan.
 
[[1994]]an, [[Antena 3]]ek egin zion azken omenaldia, eta Lola gonbidatu zuten, ikusle bezala bakarrik agertu bazen ere: ''Ya puedo morir tranquila'' esan omen zuen ondoren.