Olibako monasterioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t clean up, replaced: {{EH-NA|1}} → {{bandera|Nafarroa}} using AWB
4. lerroa:
| irudi-oina = Olibako Santa Maria monasterioa
| herria = [[Zarrakaztelu]]
| herrialdea = {{EH-NAbandera|1Nafarroa}}, [[Euskal Herria]]
| dn = 42
| mn = 22
18. lerroa:
 
== Historia ==
1134an hasi ziren monasterioa eraikitzen, eta 1198an amaitu zuten. [[Gartzea IV.a Ramirez Berrezarlea|Gartzea IV.a Ramirez]] ''Berrezarlea'' Nafarroako erregearen aginduz sortu zuten, Marimond eta Escaladieu monasterioen «alaba» gisa. Aktibo segitzen du gaur egun.
 
XVI. mendearen hasiera arte, etengabeko garapena eta oparotasuna izan zuen abade-etxeak. Herri ugari zeuden monasterioaren mende: Figarol, Zarrakaztelu, Aragoiko Bortziriak, Melida, Muruzabal, Murelu-Hautsi, Murelu-Konde, Lodosa, Ibiriku, Kaparroso, Zizur eta abar.
 
XVII. mendearen bukaeran, Aragoiko Kongregazio Zistertarraren barne geratu zen Oliba. Inprimategi batez hornitu zuten, eta Nicolas Bravoren bi obra eman zituzten argitara 1647an eta 1948an: ''Tractatus monasticus'' eta ''Notae literales Regulae Smi. P. N. Benedicti abbatis''.
 
XVIII. mendearen hasieran, Olibako ekonomiaren gainbehera hasi zen, eta Murelu-Konde saldu behar izan zuten lehenik. Konbentzioko Gerraren garaian, erietxe bihurtu zen (1.200 gaixo biltzen ziren hara).
 
XIX. mendearen hasieran, bi aldiz egon ziren itxita monasterioko ateak. 1825etik 1835era, nolabaiteko berpizkundea izan zuen, Arizmendi eta Lizarraga abadeen zuzendaritzapean eta absolutismoaren onespenaz. Alabaina, militarrek hartu zuten 1835ean, eta hango ondasun guztiak saldu zituzten. 1927. urtera arte, ez zen zaharberritu monasterioa, eta 1948an bihurtu zen, berriro ere, abade-etxe.
 
== Artea ==