Ireki menu nagusia

Aldaketak

15 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
clean up and re-categorisation per CFD
{{Herrialde infotaula berria
| estatuaren_izenaohiko_izen = Kamerun
| nongo = Kamerungo
| berezko_izena ohiko_izen_luze= Kamerungo Errepublika
| berezko_izena_hizkuntza_ofizialeanbertako_izen = République du Cameroun
Republic of Cameroon
| bandera_irudiabandera_irudi = Flag of Cameroon.svg
| armarri_irudiaarmarri_irudi =Cameroon COA.svg
| lema_nazionalalema_nazional = Paix - Travail - Patrie
Peace - Work - Fatherland
(Bakea - Lana - Aberria)
| ereserkiaereserki_nazional = Ô Cameroun, Berceau de nos Ancêtres
O Cameroon, Cradle of Our Forefathers
(O Kamerun, arbasoen sorlekua)
| estatuaren_mapamapa_irudi = LocationCameroon.png
| hiriburuahiriburu = [[Jaunde]]
| hiriburuaren_koordenatuak = 3°52′I - 11°31′E
| hiri_handienaren_izenahiri_handien = [[Douala]]
| hizkuntzakhizkuntza_ofizialak = [[frantses]]a, [[ingeles]]a
| gobernu_mota = [[Errepublika]]
| tituluak = Presidentea
Lehen Ministroa
| subiranotasunaren_gertaerak = [[Frantzia]], [[Erresuma Batua|Erresuma Batutik]]
| subiranotasun_urtea =
[[1960]] [[urtarrilaren 1]]
| azalera_zerrendan_kokapenaeremu_rankin = 53.
| azalera_zenbakiaeremu_km2 = 475.442
| ur_portzentaia = %1.3
| biztanleriabiztanle_zenbatespen = 16.322.000
| estimaketa_urteabiztanle_zenbatespen_urte = 2005
| biztanleria_zerrendan_kokapenabiztanle_zenbatespen_rankin = 58.
| erroldatutako_biztanleriaerroldatutako_biztanle_zenbatespen = 15.746.179
| errolda_urteabiztanle_errolda_urte = 2003
| dentsitateabiztanle_dentsitate_km2 = 34
| dentsitate_zerrendan_kokapenabiztanle_dentsitate_rankin = 167.
| txanponatxanpon = [[CFA libera]]
| txanpon_kodeatxanpon_kode = XFA
| ordu_eremuaordu_eremu = WAT
| utc_zenbakiautc_offset = +1
| DST_ordu_eremuaDST_ordu_eremu =
| utc_offset_DST =
| utc_DST_bariazioa =
| domeinuadomeinu = cm
| aurrizki_zenbakiaaurrezenbaki = 237
| gentilizioa = Kamerundar
| oharrak =

== Geografia ==
Lau zati bereizten dira Kamerungo lurraldean:

a) Hegoaldeak Sanaga ibaiaren eta itsasertzaren bitarteko lurraldea hartzen du, eta ordokiak eta baso trinkoko muinoak ditu.

b) Erdialdea, Sanaga ibaiaren iparraldearen eta Benoue ibaiaren arteko lur zatia, goi-ordoki zabal bat da, batez beste 1.370 m-ko garaiera duena.

c) Iparraldeak sabanako zabaldiak ditu, eta maldan behera, Txad aintzirara bitarteko zatia hartzen du.

d) Mendebala menditsua da; bertan dago Afrikako mendebaleko mendi garaiena, Kamerun sumendia, 4.095 m.

Kamerungo ibai nagusiak Sanaga eta Benoue dira. Sanagak Atlantiko ozeanoan du isuria eta Niger ibaiaren adarra da Benoue.

'''Klima eta landaretza'''. Kamerungo klima beroa da, ekuatorean baitago. Urtean 21-28 ° C bitarteko tenperaturak ditu, mendietan izan ezik. Iparraldean hegoaldean baino euri gutxiago egiten du: itsasertzean, 3.800  mm urtean, eta erdiko ordokian 1.500  mm. Hegoaldean bi sasoi lehor izaten dira (abendua-otsaila eta uztaila-iraila), eta iparraldean bakarra (urria-apirila). Hegoaldean oihanak daude, erdialdean hosto iraunkorreko eta erorkorreko basoak, eta iparraldean sabana da nagusi.

=== Mugakideak ===

== Historia ==
Kamerungo lehen biztanleak [[pigmeo]]ak izan bide ziren. Gero, Afrikako ekuatore inguruetako herri batzuk heldu ziren: [[bantu]]ak, [[fula etnia|fulaniak]], Niger ibaiaren arroko [[musulman]]ak eta abar. [[XV. mendea]]ren bukaeran portugaldarrak iritsi ziren Kamerungo itsasertzera, eta [[1520]]an lur sailak landu zituzten eta esklaboen salerosketan aritu ziren. [[XIX. mendea]]n britainiarrek esklaboen salerosketa debekatu zutenean, [[Bioko|Fernando Poo]] uhartean ezarri ziren espainiarren baimenaz itsasertza zaintzeko.

[[Erresuma Batua]]k protektoratua ezarri nahi zuen lurralde horietan eta Kamerungo barne aldera sartu ziren britainiarrak. Hala ere, [[Alemania]]k hartu zuen lurralde osoa 1884an. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, Frantziaren eta Erresuma Batuaren artean banatuta geratu zen [[Kamerun]], baina [[1960]]an Frantziaren mendean zegoen zatiak independentzia lortu zuen. Britainiarren mendean zegoen zatia, berriz, bitan banatu zen 1961ean: iparraldea [[Nigeria]]ri lotu zitzaion, eta hegoaldeak [[Frantzia]]rena izandako zatiarekin bat egin zuen federazio batean, eta [[Kamerungo Errepublika]]n ondoren.

[[1972]]an gobernu bateratua ezarri zen, [[1960]]az gero agintean zegoen [[Ahidjo]] lehendakariaren esku utzirik aginpide betearazlea. Ahidjok erregimen gogorra finkatu zuen; gogortasun hori salatu zuten giza eskubideen aldeko europar elkarteek, milaka preso politiko zeudela jakin zutelarik. 1982an ustekabean dimisioa auekeztu zuen lehendakariak eta Biya Lehen Ministro ohiaren esku gelditu zen kargu hura, nahiz eta Ahidjo izan zen aurrerantzean ere Kamerungo Batasun Nazionala (UNC) legezko alderdi bakarraren burua. Biyak zenbait estatu kolperi aurre egin behar izan zien eta Ahidjo haren kontrako konplota bultzatu izanaz akusatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen 1983an. 1985ean, UNC alderdiak RDPC ([[Kamerungo Herriaren Elkartasun Demokratikoa]]) izena hartu zuen, baina bide politiko berari jarraitu zion, harik eta 1991n oposizioko alderdiak onartu ziren arte. Izan ere, 1990 inguruan, herritarren eta oposizioaren kontrako jarrera nagusitzen ari zela ikusirik, zenbait berrikuntza egin behar izan zituen Biyak. Dena dela, oposizioan ez zegoen batasunik, eta 1992ko lehenengo hauteskunde alderdi-anitzetan Paul Biya hautatu zuten berriro. Oposizioak, atzerriko begiraleen onespenarekin, iruzurra salatu zuen, baina gobernuak ez zuen onartu aldaketarik. Ipar-ekialdean Fru Ndik, FSD (Frente Sozial Demokrata) alderdiko buruzagiak, lehendakari izendatu zuen bere burua, eta eskualde hartan nagusitzen ari zen nahasmenduari aurre egiteko, larrialdi egoera ezarri zuen gobernuak. Bestalde, "koalizio gobernu" bat osatu zuen, RDPC zena nagusi, eta zapalkuntza gogorra bideratu zen gobernuaren kontrako adierazpenen aurka.

== Ekonomia ==
Kamerunek [[petrolio]] hobi aberatsak eta nekazaritzarako lurralde aski egokiak ditu: horri esker, [[Sahara]]z beheko Afrikako lurraldeetan ekonomia aurreratuenetakoa du. Dena dela, gainerako herri azpigaratuen arazo bertsuei aurre egin behar die, adibidez barne egoera nahasiak negozioetarako sortzen duen giro kaskarra eta administrazio publiko astun-erraldoia. [[1990]]az gero, [[Munduko Diru Funtsa]]ren programetan parte hartzen du eta horri esker industria indar hartzen ari da eta inbertsioak areagotzen ari dira, nekazaritzaren eta merkataritzaren mesedetan. Ekonomia indartzeko ahalegin horietan pribatizazioa bultzatu zen, alor publikoko langile asko kaleratu eta beste askoren soldata murriztu zen, eta horrek haserrea sortu zuen herritarren artean. Hasierako aurreikuspenak oso itxaropengarriak ziren arren, gobernuak ez du behar adinako arrakastarik izan plangintza horiek aurrera eramatean, arazo ugariri aurre egin behar izan dielako: besteak beste, nahasmenduari, ustelkeriari eta kanpo zor handiari. Egokitze estrukturaleko azken plana 1997an jarri zen abian eta, zailtasunak zailtasun, arrakasta izango zuelako itxaropena zuten alderdiek.

[[Nekazaritza]] izan da tradizioz jarduera nagusia (barne produktu gordinaren herena edo hartzen du, eta langileen % 80 inguru) eta industria indartzen ari da (ehungintza eta elikagai industria, aluminioa). Merkataritzarako erabiltzen diren nekazaritzako gaietan, batez ere [[kafe]]an eta [[kakao arbola|kakaoan]] (gai horiek hartzen dute kanpo merkataritzako irabazien % 40), eta petrolioan (diru sarreren bi heren) oinarritua da Kamerungo ekonomia. Zura eta haren eratorriak ere garrantzi handiko gaiak dira (esportazioen % 9).

== Kultura ==
Etnia bakoitzak bere kultura eta ohiturak ditu. Musika mota asko egiten da Kamerunen: hegoaldeko oihaneko jendeen artean [[danbor]]ra, eta iparraldekoen artean [[hiru zuloko txirula|xirula]] dira musika tresna nagusiak. Era askotako eskulanak egiten dira: [[fula etnia|fulanien]] larru lanak ezagunak dira, mendebaleko mendietako kirdien eta matakanien buztin-lanak oso aintzat hartuak dira, eta orobat [[tikar]]rek egiten dituzten kobrezko pipak ere. Sartaldeko artea ere, literatura eta zinema, zabaltzen ari da. Aipatzekoa da [[Mongo Beti]] eleberrigilea.

== Kamerundar ezagunak ==