Presidenteen Trofeoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa:
| data4 = {{CAN|1}}<br/>{{AEB|1}}
}}
'''Presidenteen Trofeoa''' ([[ingeles]]ez '''Presidents' Trophy''' eta [[frantses]]ez '''Trophée des présidents''') urtero [[NHL]] ligako [[izotz hockey]] talde txapeldunari ematen zaion [[garaikur]]ra da, hots, denboraldi erregularrean garaipen eta puntu gehien bereganatu dituen taldea. [[Stanley Cup]] garaikurraren ondoren NHL ligako bigarrnbigarren titulu garrantzitsuena da.
 
1985-86ko denboraldiaren hasieran NHLko zuzendaritza batzordeak ezarri zuen. Ordutik aurrera denboraldiko talde onenak urte osoz jokalarien kamisetetan "NHL Ligako Txapeldunak" idazkia eramateko eskubidea dauka. Talde irabazleak 350.000 kanadiar dolarretako saria ere jasotzen du, betiere taldeko jokalarien artean banatze aldera. [[Izotz hockey]]a [[Ipar Amerika]]ko lau kirol nagusienen artean liga erregularra irabazteagatik saria eta garaikurra eskeintzen dituen bakarra da, nahiz eta [[NBA]]an ere denboraldi amaieran liga erregularrean balantze onena izan duen taldeari ere diru-saria eman ohi zaion.