Burgosko katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
13. lerroa:
| Arriskua =
}}
'''Burgosko katedrala''' [[arkitektura gotikoa|gotiko]] estiloko adibide ederra da, hala [[Iberiar penintsula]]n nola [[Europa]] osoan ere. [[1221]]ean ekin zieten lanei, [[Frantzia]]ko ereduari jarraituz, eta lan nagusiak [[XVIII. mendea|XVIII. mende]] arte ez ziren amaitu.
 
[[UNESCO]]k [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zuen [[1984]]ko [[urriaren 31]]n. 10 urte geroago berriztatze lanei ekin zieten. [[Burgos]]ko erdigunean kokatuta dago eta 300.000-400.000 bisitari jasotzen ditu urtero.
 
==Historia==
[[Burgos]]ko erdigunean kokatuta dago.
[[XI. mende]]an Burgos apezpiku-hiritzat izendatu zuen Alfonso VI.a erregeak. Honek sustatu zuen Andra Mariari dedikatutako katedrala eraikitzea, [[erromaniko]] estiloa zuena eta Jacako katedrala edo San Martín de Frómistako elizaren estilokoa zena.
 
Hala ere, bi mende geroago eraikin handiagoa behar zutela jabetu ziren, Erresumako hiriburu sinbolikoa zenez, aurreko tenplua eraitsiz eta [[1221]]ean berriari ekinez. [[Fernando III.a Gaztelakoa]] eta Maurizio apezpikua izan ziren sustatzaileak, eta lanen zuzendariaren identitatea ezezaguna da, aditu batzuk Johan de Champagne arkitekto eta eliz-gizon frantziarra zela pentsatzen dutelarik. 1240an zuzendari moduan beste frantziar bat ibili zen, Enrique maisua izenekoa, [[Reimsko katedrala]]k inspiraturik. Lanek azkar egon zuten aurrera eta [[1260]]an kontsakratu zuten.
 
XIII. mendeko bigarren erdialdetik XIV.eko hastapenak arte, alboko nabeetako kaperak osatu zituzten eta klaustro berria eraiki zuten. XV.enean Coloniatar familiak fatxada nagusiko dorreen orratzak gehitu zituzten, gurutzaduraren gainean zinborioa eta Kondestableen Kapera. XVI. mendean, kapera batzuen aldaketez gain, Juan de Vallejok zinborio berria altxatu zuen, aurrekoa urakan batek hondatu zuenez. XVIII.enean Santa Teclaren Kapera, Erlikiena eta Sakristia egin zituzten.
 
[[XIX. mende]]ko amaieran azken aldaketak egin zituzten, [[1994]]an hasitako zaharberritze handiari ekin baino mende bat lehenago.
 
==Egileak==
Aparteko artistek parte hartu zuten lanetan, Colonia familiaren arkitekto eta eskultoreek bezala (Juan, Simón eta Francisco), Juan de Vallejo arkitekoak, [[Gil de Siloé]], Felipe Bigarny, Rodrigo de la Haya, Martín de la Haya, Juan de Ancheta eat Juan Pascual de Mena eskultoreek, Cristóbal de Andino burdin saregileak, Arnao de Flandes beiragileak edo Alonso de Sedano, Mateo Cerezo, Sebastiano del Piombo edo Juan Ricci margolariek, beste askoren artean.
 
==Literaturan==
Burgosko katedrala fikziozko lan batean baino gehiagotan agertzen da eszenatoki moduan, besteak beste: ''"El número de Dios"'' (José Luis Corral), ''"Los umbrales del templo"'' (Francisco Javier Tabares), ''"Inquietud en el Paraíso"'' (Óscar Esquivias), ''"La extranjera"'' (Astrid Nilsen), ''"El jardín de la Oca"'' ([[Toti Martinez de Lezea]]), ''"El enigma del Cid"'' (María José Luis), ''"La piscina de Bethesda"'' (Roberto Llorente), ''"Y pasó en tiempos del Cid"'' (José Enrique Gil-Delgado), ''"¿Quién mató al gobernador?"'' (Joaquín García Andrés) eta ''"El reino de los hombres sin amor"'' (Alfonso Mateo-Sagasta) liburuetan.
 
Agertzen da halaber [[Benito Pérez Galdós]], [[Victor Hugo]], [[Alexandre Dumas]], [[Gustavo Adolfo Bécquer]], [[Federico García Lorca]]ren lanetan.
 
==Ikus, gainera==
* [[Erdi Aroa]]
 
== Kanpo loturak ==