Pilar Acedo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «María del Pilar Acedo y Sarriá» orria «María del Pilar Acedo» izenera aldatu du
tNo edit summary
4. lerroa:
Montehermosoko VI. markesa, Vadoko IV. kondesa eta Etxauzko kondesa 1784. urteko martxoaren 17aren egunsentian jaio zen, Tolosan, eta egun berean bataiatu zuten [[Andre Maria eliza (Tolosa)|Santa Mariako elizan]]. Haren gurasoak Jose Maria Manuel de Acedo Atodo, Etxauzko II. kondea, eta Luisa de Sarria Villafañe izan ziren. Senar-emazteok bi alaba izan zituzten: Maria Pilar, zaharrena, eta Maria Manuela.
 
Maria del Pilar, ahizpa zaharrena izanik, aitaren oinordekoa izan zen. Aita Etxauzko II. kondea zen, Acedo jauregiko jauna eta maiorazkoa, armategiko kabua, [[Nafarroako Gorteak|Nafarroako Gorteetan]] eserlekua eta botoa zuena, eta [[Mendilibarri]]ko lekuko zergak zituen, Nafarroako [[BerruezaBerrotza]]ko haranean, Riocavadoko maiorazkoa, Santa Cruz el Valle Urbion, Riocavado de la Sierra, Soto eta Garganchón herrietako jauntasuna BurgosekoBurgosko probintzian, [[Belorado]]ko jurisdikzioan, [[Santo Domingo de la Calzada]]ko San Frantziskoren komentuko patronatua, [[Leintz-Gatzaga]]ko Sorango jauregiko jauna zen eta bertako maiorazkoa zuen, eta Doypako maiorazkoa zuen Gasteizen.
 
Horrez gainera, titulu hauek ere heredatu zituen Maria del Pilarrek: Vadoko kondesa titulua, bere izeba Maria Fausta, Vadoko III. kondesa, amaren ahizparengandik; Sarriako maiorazkoaren andrea izan zen, eta bereak zituen Erentxungo jaurerria, Vadoa eta Ascarzako dorretxea Araban, [[San Bizente eliza (Gasteiz)|Gasteizko San Bizente elizako]] Karmengo edo erlikien kaperaren patronatua zeukan, eta Villafañeko[[Villafañe]]ko maiorazkoa Zamoran; horren bidez, [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso X.aren]] seme Valentziako[[Joanes DonAlfontso JuanGaztelakoa]] Infanteareninfantearen leinuko Ahaide Nagusia zen.
 
1800. urtean esposatu zuen, 16 urte baino ez zuela, Ortuño Agirre Del Corral, Montehermosoko VI. markesa, 33 zituena, Gasteizko [[San Bizente eliza (Gasteiz)|San Bizente elizan]].<ref>{{erreferentzia|abizena= Vidal Abarca |izena= J. |izenburua= Linajes alaveses. Los Aguirre: Marqueses de Montehermoso|aldizkaria= Boletín Sancho el Sabio|alea= XIX |urtea= 1975 |orrialdea= 181-244}}</ref> Ezinezkoa zen hura baino ezkontza hobeagorik eta orekatuagorik antolatu, etorki, ondasun eta maiorazkoei zegokienez: senargaia, [[Ortuño Agirre]], 1797. urtean, zelaiko maisu hautatu zuten, komisario eta [[Arabako Ahaldun Nagusi]], 1800. urtea arte bete zuen kargua. Aita hil zitzaionean, haren ondasun guztiak heredatu zituen, eta baita liburutegia eta artelanen bilduma ere. Ezkondu eta handik gutxira, 1800eko urte berean, [[Pedro Alaba]], Andres Alaba eta Carlos Alabaren maiorazkoen ondorengoa izan zen, eta baita Trivianako konderriarena ere, zeinaren X. titularra izan baitzen. 1801. urtean jaio zen senar-emazteen alaba bakarra: Maria Nieves Amalia.
16. lerroa:
Jose Bonaparte txundituta geratu zen markesa gaztearen edertasun, erakargarritasun eta nortasunarekin, eta, hala, bere bigarren maitalea bihurtu zuen, markes jaunaren onespen eta atseginarekin.<ref>{{erreferentzia |url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/ |izenburua=María del Pilar Acedo Sarriá|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]}}</ref></ref> Montehermosoko markesen aretoetan bildu ziren ideia aurreratuak zituzten gizon ospetsuak, bai Ortuñoren gidaritzapean, bai Maria del Pilarrenean.
 
Jontese Bonaparte 1811ko maiatzaren 4an heldu zen bigarrenez Gasteiza, [[Paris]]erako bidaian geldialdi bat eginez, [[Napoleon II.a Frantziakoa|Napoleonen semearen]] bataiora baitzihoan. Markesa Gasteizen geratu zen, eta Jose Bonaparte hilaren 6an abiatu zen Frantziara, Montehermosoko markesa lagun zuela, nahiz eta ondoezik zegoen. Markesaren osasunak okerrera egin zuen, eta Parisen hil zen ekainaren 8an. Bidaia honetatik itzultzean, berriz ere Gasteizen geratu zen Jose Bonaparte, ekainaren 20tik uztailaren 25a arte, berriz ere Madril aldera abiatu baino lehen.
 
1813. urteko martxoan jadanik Madrildik alde egin behar izan zuen markesak, guztiz presatuta, Jose Bonaparteren zerbitzuan jardun ziren gizon-emakume guztiek bezalaxe. Madrilen [[Masserano jauregia]]n kokatuko den eta [[Joseph Léopold Sigisbert Hugo]] jeneralaren familiarekin harreman estua mantendu zuen, tartean gutxi geroago idazle handia bihurtuko zen [[Victor Hugo]]rekin. Une honetan [[Francisco Goya|Goyak]] betikotu Amalia markesgoa alaba.
22. lerroa:
Bonapartek berak ere ihes egin behar izan zuen ekainaren 2an, [[Wellingtongo dukea|Wellington]] inguratzen ari baitzen, eta hilaren 19an iritsi zen Gasteiza. Hantxe elkartu zen Montehermosoko markesarekin eta haren jarraigo osoarekin, eta, beste erremediorik gabe, alde egin behar izan zuen ekainaren 21ean, [[Gasteizko gudua|Gasteizko gudu]] famatuaren egunean. Orduz geroztik, Maria del Pilar de Acedo erabat aldendu zen bere familiarengandik, baita alabarengandik ere, zeina amaldeko amonaren ardurapean geratu baitzen eta Frantzian hartu zuen egoitza.
 
Alabak, [[Amalia Agirre|Maria Amalia Agirre Acedo]]k, ez zuen ezer jakin nahi izan amarengandik heredatu zituen tituluez, eta Montehermosokoa, hain zuzen, bere biloba Ramiro Ezpeleta Samaniegori eman zion 1872. urtean. Montehermoso markesak bere maitalearen urratsak jarraitu zituen. Bonaparte Ordezkari Nagusi izendatu zutenean eta BarègesekoBarègesko zentro termal txikira bizitzera joan zenean, Pirinio Behereetan, haraxe joan zen bera ere. Han, Maria del Pilarrek gorte txiki bat osatu zuen Jose Bonaparteren zerbitzura Madrilen egon ziren frantses ofizialetako askorekin. Markesa andrearen egoera ekonomikoa ez zen oso oparoa, Bonapartek emandako jabetza batzuk baino ez baitzituen, [[Ortheze]]n. Horrez gainera, [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.a]] Espainiara itzuli zelarik, Gasteizko Montehermosoko jauregiaren salmenta baliogabetu zuten, eta 100.000 liberako kalte ordaina ordaindu behar izan zuen markesak.
 
[[Barèges]]en [[Aimédée Carabène]]rekin bizi izan zen, erretiroa hartutako frantses ofiziala bera. 1816. urteko abuztuaren 16an handik alde egin zuen bere maitalearekin, eta ezkondu egin ziren. Parisen bizi izan ziren, hiriburuaren inguruko landetxe batean, eta baita Biarnon ere, Orthezetik gertu, Gontaut-Biron familiak saldu zien etxe batean, denboraldi luzeak egiten baitzituzten han.<ref>{{erreferentzia|abizena= Ichas |izena= A. |izenburua= Madame de Montehermoso, Marquise des plaisirs et dame de Carresse|lekua= Paris|argitaletxea= Atlantica |urtea= 2001}}</ref> Maria del Pilar 1869ko otsailaren 27an hil zen.