Iberiar Federazio Anarkista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
 
[[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, anarkistek, [[Katalunia]]n eta [[Aragoi]]en bereziki, lurralde zabalak beren kontrolpean eduki zituzten, eta ekoizpena komunismo libertarioaren arabera antolatzeko lehen saioak egin zituzten: Lur sailak kolektibizatu eta industriako hainbat sektore sindikatuen eskuetara igaro ziren. Faxisten aurkako erresistentzian, militarren ohiko hierarkia eta diziplinatik erabat urrun zeuden miliziak antolatu zituzten. Gudarosteetan, demokrazia zuzenaren oinarriak aplikatzen ziren: Milizianoek osatutako batzarrak ofizialak demokratikoki aukeratzeaz arduratzen ziren eta hauek batzarretan hartutako erabakiak bete behar zituzten.
 
Dokumentatu izan denez, errepublikaren kontroletik kanpo zeuden talde hauetako askok hainbat bidegabekeria egin zituzten. Elizaren eta burgesiaren aurkako erasoak eta epaiketarik gabeko exekuzioak egin ziren.
 
Erakunde hauek irabazitako indarraren beldur, Alderdi Komunistak kontrolatutako gobernuak, gerrako unerik gorienean [[POUM]] (Partido Obrero de Unificación Marxista) eta CNT-FAIko milizien aurka errepresio kanpaina hasi zuen, hainbat buruzagi espetxeratuz eta heriotzera kondenatuz. Miliziak legez kanpo jarri eta soldadu guztiak armada bakar batean sarrarazi zituzten; ordurarte sindikatuek kudeatutako esparruak (Kataluniako garraio publiko guztia, adibidez) estatuaren esku jarri ziren, eta hala, errepublikaren kontrolpeko eremuetan bene-benetako guduak bizi izan ziren: Militarizazioari uko egin zioten anarkistak eta POUMeko milizianoak alde batetik, eta Erepublikako armada bestetik, bi bandotan bereizita elkarren aurka gerran aritu ziren. [[Ken Loach]] zinemagileak errealitate hau fikzioan islatu zuen ''Land and Freedom'' (''Tierra y Libertad'') filman.