Ahmose-Nefertari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[File:Ahmes_nefertari2-2.jpg|thumb|right|Ahmose-Nefertari]]
'''Ahmose-Nefertari''' [[Egipto]]ko erregina izan zen [[Egiptoko XVIII. dinastia]]ren hasiera aldean ([[K. a. 1540ko hamarkada|K. a. 1540]] inguruan).
 
8 ⟶ 9 lerroa:
Gerraren ondorioz Seqenenra hiltzean, baita honen seme [[Kamose]] ere, hurrengo erregea [[Amosis I.a]] haurra izan zen, eta errege bikoteak, oraindik hamar urte ez zituztenak, erregina ama zen Ahhotepen laguntza jaso behar izan zuen, erregeorde bihurtu zena. Ahmose helduarora iritsi zenean eta gerra emaitza bikainekin jarraitu ahal izan zuenean, Egipto bere garairik oparo eta gailenenera iritsi zen, [[Egiptoko Inperio Berria|Inperio Berria]], faraoi handien garaia, [[Tutmosis]] izenekoak, [[Ramses]] izenekoak eta [[Amenofis]] izenekoak kasu.
 
Ahmose-Nefertari ez zen bere senarragandik banandu, eta honengan izan zuen eraginak handia izan behar izan zuen, aurretik [[Errege Emazte Handi]] batek sekula jaso ez zituen ohoreak eta prerrogatiba politikoak izan baitzituen. [[Amon]]en bigarren profetisaprofetesa kargua izan zuen, baina bere kargurik gogokoena, dirudienez [[Jainkoaren Emazte]]arena zen, dinastia osoan zehar ama eta alabaren artean pasa zen titulua errege odolaren purutasunaren zigilu bezala.
 
Amosis hil ondoren, erreginak bere seme nagusia [[Amenofis I.a]] erregea nola bihurtu zen ikusi zuen, eta bere aktibitatearekin jarraitu zuen oraindik Errege Emazte Handi bailitzan. Hau, beharbada, matriarkaren lider dohain nabarien ondorio zen, inolako zalantzarik gabe bere semeari inspiratu zion maitasunarekin batuta. Gainera, oso gutxi ezagutzen da Amenofis I.aren errege emazte handiari buruz, eta litekeena da kargu hori betetzeko prest ez egotea, eta, beraz bere amagatik aldatu zuen Amenofisek.
 
Ahmose-Nefertari oso edadetuta hil zen, ziuraskiziur asko bere semearen erregealdiko azken urteetan. Ez da ezagutzen non lurperatua izan zen, baina litekeena da bere seme maitearekin lurperatua izana. Biak, beranduago, [[Deir el-Medina]]ko hilobi eraikitzaileek jainkoatuakjainkotuak izan ziren, ordenaren sortzailetzat hartuz.
 
Jainkoaren Emazte kargua belaunaldiz belaunaldi pasako zen errege familiako emakume handien artean, horietako lehenaren ondorengotzaren adierazle bezala, guztien amatzat hartua, Ahmose-Nefertari.
19 ⟶ 20 lerroa:
{{commons}}
 
[[Kategoria:Antzinako Egiptoegiptoarrak]]
[[Kategoria:K. a. XV. mendeko biografiak]]