Botere-banaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Botereen banaketa''' (batzuetan ''aginteen banaketa'' izenaz aipatua) [[Estatu]] bat gobernatzeko eredu bat da. Ideia honen jatorrian [[John Locke|Locke]] ingelesa dago baina [[Montesquieu]] frantsesak ezagutarazi zuen XVIII. mendean. [[Monarkia absolutu|Absolutismoaren]] aginte pilaketaren aurrean, aginte politikoa hainbat erakunderen artean banatu behar dela dio; [[botere legegile]]a, [[botere betearazle]]a eta [[botere judizial|epaitzeko boterea]].
 
== Botereen banaketa, Montesquieuren arabera ==
 
≪[[Estatu]] bakoitzean, hiru [[botere]] mota daude: botere legegilea, jendeen zuzenbideari dagozkion gaien botere betearazlea, eta zuzenbide [[zibil]]ari dagozkion arazoen botere betearazlea.
 
Lehenaren bidez, [[printze]]ak edo magistratuak legeak egiten ditu aldi baterako edo betiko, eta egindakoak zuzentzen edo indargabetzen ditu. Bigarrenaren bidez, [[bake]]a edo [[gerra]] egiten du, enbaxadak bidali edo jaso, segurtasuna ezarri eta inbasioei aurre egiteko neurriak hartu. Hirugarrenaren bidez, delituak zigortu edo partikularren arteko gorabeherak epaitzen ditu. Azken horri epaitzeko boterea deritzo, eta besteari, estatuaren botere betearazlea, besterik gabe (...).
 
Galdua legoke dena, baldin pertsona batek edo nagusien, [[noble]]en nahiz herriaren gorputz batek hiru botereak balitu: legeak egitekoa, ebazpen publikoak exekutatzekoa, eta partikularren arteko delituak eta gorabeherak epaitzekoa (...).
 
Mostesquieu baroia, "Legeen espirituaz" (moldatua), 1748≫
 
[[Kategoria:Politika]]