Kaktus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
'''Kaktusak''' '''''Cactaceae''''' familiako eta haien antza duten beste zenbait familiatako hainbat [[landare]] bizikorren izen arrunta da. Neurriz eta itxuraz oso desberdinak dira generoen arabera. Badira zentimetro batzuk baino handiago egiten ez direnak eta badira 12 m luze eta handiago egiten direnak, Arizonako kaktusa, ''[[Carnegiea gigantea]]'' adibidez. Lorea duten espezieek lore bakarra izaten dute, kolore bizikoa eta hermafrodita gehienetan. Fruitua baia erakoa dute eta batzuek jateko ona, ''[[Opuntia]]'' eta ''[[Cereus]]'' generokoek adibidez. Zurtoina, gehienetan, arantzaduna edo iletsua izaten da, eta biribila izan daiteke, edo zilindrikoa, edo prisma-formakoa, edo zati oboidetan banatua. Kaktus-espezie asko, duten itxura bitxiagatik eta ematen duten loreagatik, apaingarri gisa erabiltzen dira lorategietan.
== Erreferentziak ==
* [[Pachycereus]]
{{commonskat}}