Baltasar Etxabe Orio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
{{argitzeko|aitari|Baltasar Etxabe}}
'''Baltasar Etxabe Orio''' ([[Oikia]], [[Zumaia]], [[1548]] - [[Mexiko]], [[1619]] edo [[1623]]) [[gipuzkoa]]r margolaria izan zen. ''Zaharra'' deitua, [[Baltasar Etxabe Ibia|bere semearengandik]] bereizteko. [[espainia Berriko Erregeorderria|''Nueva España'']] edo Mexikora jo zuen 1573. urtean. Mexikoko pintura-eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen; haren garaiko pintore espainiar handienen artekotzat jo zuten askok, [[Juan de Juanes]], [[Alonso Cano]], [[Francisco de Zurbarán|Zurbarán]] eta [[Bartolomé Esteban Murillo|Murillorekin]] batera. [[Florentzia]]ko Errenazimentuko kutsua nabari zaio Echaveren obrari. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon: ''La Oración en el Huerto'' (1608), ''Adoración de los Reyes'', Santiago de Tlatelolco elizako erretaulako irudiak, eta beste hainbat pintura.
 
Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen. 1607. urtean ''Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada'', euskararen aldeko apologia-lana eman zuen argitara.
 
<gallery>
Baltasar de Echave Orio - The Adoration of the Kings - Google Art Project.jpg|Erregeen Agurtzanea
Baltasar de Echave Orio - The Prayer in the Garden - Google Art Project.jpg| Baratzaren otoitza
Baltasar de Echave Orio - The Martyrdom of Saint Apronianus - Google Art Project.jpg|San Apronianoren martirioa
Baltasar de Echave Orio - The Martyrdom of Saint Pontianus - Google Art Project.jpg|San Pontzianoren martirioa
Baltasar de Echave Orio - The Porciúncula - Google Art Project.jpg|''La Porciúncula''
Baltasar de Echave Orio - Portrait of a Lady - Google Art Project.jpg|Andre baten erretratua
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{DEFAULTSORT:Etxabe, Baltasar}}
 
[[Kategoria:Gipuzkoako margolariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako idazleak]]
[[Kategoria:Zumaiarrak]]
{{bizialdia|1548ko|1620ko hamarkadako|Etxabe, Baltasar}}
[[Kategoria:1548ko jaiotzak]]