Galizia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
542. lerroa:
 
Galiziako gastronomia bere produktuen ugaritasun eta kalitatearengatik nabarmentzen da, horren adibide [[Jatorrizko Izendapena]] duten 30 galiziar produktuak dira, hauetako batzuk Babestutako Jatorrizko Izendapena dute (BJI).<ref>[http://www.mapa.es/es/alimentacion/pags/Denominacion/resultado.asp Espainiako Ingurumen eta Landa eta Itsas Eremuko Ministerioa, Galiziako Jatorrizko Izendapena]. {{es}}</ref> Galiziar sukaldaritzan maiz [[arrain]]a eta [[itsaski]]ak erabiltzen dira. [[Galiziar enpanada]] [[haragi]] edo arrainez beteriko Galiziako usadiozko jakia da. [[Galiziar salda]] [[patata]]k eta [[grelo]]ak osagai nagusitzat dituen [[zopa]] oparoa da. Greloa bera ohituraz [[Inauteri]]etan jan ohi den [[lakoia greloekin]] deritzon platereko osagaia ere bada, berau grelo, patata eta [[txorizo]]arekin batera egositako txerri [[lakoi]]ez osatua dago. [[Txangurru]]a (''Centola'') ere galiziar gastronomiako ohiko jakia da, bizirik egosten da, gorputz atal nagusia maskor baten gisara irekiz, bere barrenak ongi nahas daitezen. Beste plater herrikoi eta arras ezaguna [[Olagarroa galiziar eran]] da (''Polbo á feira''), usadioz [[kobre]]zko [[eltze]] batean egosia, zati txikietan ebakia, [[oliba olio]]z, itsas [[gatz]]ez eta [[piperrauts]]ez hornitua, eta azkenik [[zur]]ezko plater batean zerbitzatua.
 
Hainbat [[gazta]] mota daude. Denetan ezagunena [[Tetilla gazta]] delakoa da, emakume baten [[bular]] itxura izateagatik honela deitua. Beste gazta mota ospetsu batzuk honakoak dira: Vilalbako [[San Simón gazta]] eta [[Arzúa]]-[[A Ulloa]]ko Jatorrizko Izendapena duen gazta. Azken eskualde honetan kalitate handiko [[behi]] [[okela]] ere ekoizten da. Galiziar postre klasikoena [[filloa]]k dira, [[Bretainia]] eta [[Frantzia]]ko [[krepe]]n antzeko jakia, [[hirin]], [[esne]] eta [[arraultz]]ez eginak. [[Txerriboda]] garaian sukaldatzen badira, abere horren odola ere izan dezakete. Cuando se cocinan en la época de la [[matanza del cerdo]], también pueden contener la sangre del animal. Santiago de Compostelan [[almendra]]dun tarta bat egin ohi da, [[Done Jakue tarta]] deritzona.
 
== Unibertsitateak ==