Nafarroako Gorteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oliber (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa:
Gero eta maizago egin ziren bilkura hauek eta 1329. urtean, gorte horietara bildutako ordezkariek berek hautatu zuten erregina ([[Joana II.a Nafarroakoa|Joana II.a]], [[Filipe III.a Nafarroakoa|Filipe III.a Evreuxkoaren]] emaztea), beste erregegaiaren hautua baztertu ondoan. Erregina honek berak eman zion erakunde egitura ohiturazko gorte hari, eta hiru estatuak hasi ziren legera parte hartzen, hasierako Gorte Nagusiaren ordez (Nafarroako hamabi handiki aberatsen batzarra, justizia erakunde nagusi bihurtu zen aurrerantzean Gorte Nagusia). Handiki aberatsek, [[noblezia|aitoren semeek]] eta zaldunek osatu zuten nobleen eta militarren estatua (hogeita hamasei ordezkari hasieran). Estatu berezirik gabe geratu ziren ''hidalgoak'' edo noble txikiak.
 
[[Nafarroako kondestableakondestable]]a izan zen nobleen estatuko buruzagia, XV. mendetik aurrera. Talde itxia eta indartsua osatzen zuen Elizako hierarkiak, hasieran: Iruñeko apezpikua, Iruñeko, Orreagako eta Tuterako kalonje-buruak, [[Jerusalem]]go San Joango Ospitalarien priore nagusia eta Leire, Iratxe, La Oliva, Irantzu, Fitero, Montearagon eta Urdazuriko monasterioetako abadeak. Hirietako ordezkariek osatzen zuten hirugarren estatua. [[Burgu]] eta hiri hauetako ordezkariak ziren, hasieran: Iruñeko San Fermin, San Nikolas auzoetako eta [[Nafarreria]] edo hiri zaharreko ordezkariak, Lizarra, Tutera, Zangoza, Erriberri, Gares, Urantzia, Viana, Guardia, San Vicente de la Sonsierra, Donibane Garazi, Auritz, Elo, Irunberri, Larrasoaña, Atarrabiako hirietako ordezkariak. Agilar-Arranotegi, Bernedo, Torralba, Esprontzeda eta Lanzko ordezkariek ere parte hartzen zuten zenbaitetan. Gorteetatik kanpo geratzen ziren errege hiriak eta laborari ez nobleak; errege-erreginaren manupean zeuden hauek. Erregeak deitzen zien gorteetara ([[Nafarroa Garaia]]n erresuma galdu zenean, erregeordeak bete zuen askotan beharkizun hori, [[Gaztela]]ko erregeak horretarako baimena eman ondoren) eta, bildu ondoren, [[Nafarroako Forua]] zin egiten zuen erregeak. [[Foru]]a aldatzeko edo hobetzeko, hiru estatuen baimena behar zuen erregeak, ez zuen aski bi estatu bere alde edukitzea.
 
Nafarroako Gorteak foruaren babesaz arduratzen ziren, legeak xedatzen zituzten (erregeak berez ez zezakeen inolako legerik xeda), zergak ezartzen eta foru-hausleen aurkako neurriak hartzen. Eztabaidak batera egiten zituzten hiru estatuek, baina botoa nork bere aldetik ematen zuen. 1501. urtean sortu zen Erresumako Diputazioa, Gorteek momenturo zuten ordezkaritza gisa.