Emakumeen aurkako indarkeria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
'''Emakumeen aurkako indarkeria''' [[emakume]]ari emakume izateagatik egindako [[indarkeria]] da. Zehatzago, [[sexu-bereizkeria]]n oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak.<ref>[[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] [[Batzorde Orokorra]]k onartutako ''Emakumeen aurkako indarkeriaren desagerpenerako adierazpena'' dokumentuko 1. artikuluan oinarrituriko definizioa.</ref> [[Giza eskubideak|Giza eskubideen]] aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Emakumeen aurkako indarkeriak indarkeria fisiko zuzenaz gainera (adibidez, kolpe, jipoi, labankada nahiz itotzeak, unekoak nahiz modu jarraituan, [[tortura]] gisa), ondorio fisiko zuzenak ez dituzten indarkeria modu psikologikoak ere biltzen ditu ([[irain]]ak, mesprezuak, mehatxuak, emakumearen beraren nahiz pertsona maitatuen aurkakoak, emakumearenak diren objektuen lapurreta edo txikizioa, familiarrak eta lagunak ikustea debekatu nahiz mugatzea, xantaiak); maiz, emakumearen aurkako indarkeriak sexu-osagaia du ([[bortxaketa]]k eta bestelako sexu abusuak). Nolanahi ere, emakumeen aurkako indarkeria tratu txar fisiko, psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan. Beste alde batetik, emakume izatera heldu gabe, neskatxa nahiz sexu femeninoko haurrei bere kondizioa dela eta egindako indarkeria ekintzak ere emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen dira.
 
Emakumeen aurkako indarkeria [[genero-bereizkeria]] edo emakumearen gutxiespena instituzionalizatuta egoten den eremuetan gertatu ohi da: etxean ([[etxeko indarkeria]]), bikote-harremanetan nahiz gizarte eta kultura instituzioetan (derrigorrezko ezkontzak, sexu esklabotza, mutilaziomutilatze edo mozte genitalak, lapidazioakharrikatzeak). Emakume izateagatik edo emakumearen gizarte-eredu bati jarraitzeagatik, norbere buruaren aurka egiten dituen ekintzak (adibidez, [[suizidio]]ak eta argaltzeko [[dieta]] kaltegarriak) eta jarrerak ere ([[autoestimu]] eskasa) emakumeen aurkako indarkeria dira.
 
==Datuak==
[[2014]]ko datuen arabera, [[Europa]]n, sexu jazarpena jasan duten emakumeak %55 dira, hau da, 100 milioi emazte. Lanean hiru emakumetik batek jasan du<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002018/003/430837/2014-11-23/100.htm «100»], ''Berria'', 2014-11-23</ref>. Bestalde, herrialdeak alderatuz, bikotekideak eraginda 15 eta 49 urte arteko emakumeen %71k jasan dute indarkeria fisiko edo sexuala herrialde batzuetan eta besterbazter batzuetan, berriz %15 da<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002017/003/430837/2014-11-23/71.htm «%71»], ''Berria'', 2014-11-23</ref>.
 
Munduan, emakumeen %35ek jasan izan dute indarkeria fisiko edo sexualen bat bizitzan, hau da, 1.000 milioi emakumek. Bikotekideek sortutakoak kasuen %30 izan dira<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002016/003/430837/2014-11-23/1000.htm «1.000»], ''Berria'', 2014-11-23</ref>. Azkenik, [[Europa]]n, umeen %12k jasan dituzte [[sexu abusua]]k eta indarkeria fisikoa haurren %27k jasan du<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5002019/003/430837/2014-11-23/12.htm «%12»], ''Berria'', 2014-11-23</ref>.
14. lerroa:
 
===Nafarroa===
[[2014]]ko [[abenduaren 30]]ean, indakeriaindarkeria sexistari aurre egiteko lege aurreproiektua aurkeztu zuen [[Nafarroako Gobernua]]k. [[Gaztaro|Gazteen]] arteko delituen «larriaz» kezka adierazi zuen eta [[2002]]ko araua eguneratu eta prebentzioarekin berrikuntza zen. Eraso psikologiko eta ekonomikoak andreen aurkako indarkeriaren parte izatera igaro ziren<ref>Oihan Vitoria, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/004/001/2014-12-31/eraso_psikologiko_eta_ekonomikoak_andreen_aurkako_indarkeriaren_parte.htm «Eraso psikologiko eta ekonomikoak, andreen aurkako indarkeriaren parte»], ''Berria'', 2014-12-31</ref>.
 
== Ikus, gainera ==