Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
158. lerroa:
{{wikitu|atal}}
==== 1981eko ekonomi itunaren ezaugarri nagusiak ====
[[FitxategiFile:CuposCupo concertadosconcertado. 1981 2010-2015.jpg|rightleft|thumb|700px900px|Kupoak. 1981-20102015.<small>(Miles de euros).</small>]]
 
Ekonomia Ituna, bere edukiarengan inolako emendakinik egitea ahalbidetzen ez duen artikulu bakarreko lege baten bitartez onartu zen, parte hartzaileen artean aldez aurretik ados jarri ondoren eta beraz ez dago onartu edo onartu gabe uztea besterik, nazioarteko hitzarmenetako ohiko tramiteetan izaten den bezala emendakinik egiterik ez dela. Horrela, Itunaren Legeko artikuluren bat aipatzen denean hitzarmenaren artikulua dela jotzen da, eta ez Legearena, bakarra besterik ez duelako. 1981eko Itunaren testua bi funtsezko ataletan antolatzen zen: zergei zegokion atala eta kupoari zegokiona alegia. Egituratze hori aldez aurretik Arabako Itunean izandakoaren eratorpen logikoa izan zen. 1981ean onartutako testuak, bere 1. Artikuluan, iraupena, hogei urtetakoa, ezartzera zetorren. Indarreangotasun hori ez zen desegokia, zeren 1976an Arabarekin hitzartutako 25 urteekin bat zetorren eta ondorioz 1925ean ezarritako ohiko erritmoari, 25 urtetako indarreangotasunari alegia, eutsi egiten zitzaion. Legearen edukia atalburu bitan banatu zen: bata oinarri orokorrei eta zerga arloari berari eskainia eta bigarrena Kupoari buruzkoa (finantza atala). Lehenengo atalburuan arau nagusiak, Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko eskumenen banaketa eta hitzartutako zergen arauketa.