Lehen Gerra Punikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
29. lerroa:
K. a. III mendean, [[Erroma]]ko boterea gero eta handiagoa izan zen. Italia penintsula osoa [[Erroma]]ren menpe zegoen. Etsai guztiak (Lazioko Batasuna, samnitarra edo [[Epiro]]ko [[Pirro Epirokoa|Pirro]]) garaituta, sistema politikoan eta armadan konfiantza zuten erromatarrek.
 
[[Kartago]] itasitsas eta merkataritza-potentzia zen jada, [[Mediterraneoa|Mediterraneoko]] mendebaldeko ibilbide komertzialak menperatzen baitzituen. Hasiera batean feniziarren kolonia bat izan arren, azoketan oinarritutako inperioa osatu zuen Afrikako iparraldean eta Iberiar penintsularen hegoaldean.
 
K. a. 288an, mamertinarrek, Italiako mertzenario-talde batek, [[Messina|Mesina]] hiria hartu zuten. Hortik, Siziliako kosta zein barrualdea arpilatu zituzten, [[Sirakusa]] hiri independentea ere nabarmen kaltetuz. Hiero II.ak, Sirakusako tiranoak, K. a. 265ean, mamertiarrei aurre egin zien. Mamertiarrek, aldi berean, laguntza [[Kartago]]ri eta [[Erroma]]ri eskatu zieten. [[Erroma]]k uko egin zien, baina [[Kartago]]k ez.