Plentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
120. lerroa:
Hirigunea estua zenez, zenbait zabalgune egin behar izan ziren. Kalebarria, elizaren atzealdean dagoen kalexka irregularra, lehena izango zen, eta geroago, XIX. mendean, Portaleta eta Barrenkale eta Artekaleren luzapenak egin ziren. Baina [[errebal]] nagusia erribera izan zen, itsasadarrari irabazitakoa, gaur egun udarako egoiliarrentzat txalet eta etxebizitza-eraikinez bete dena.
 
Arkitekturari dagokionez, badira zenbait eraikin aipagarri. Zaharrena, [[Santa Maria MadalenaMagdalena eliza (Plentzia)|Santa Maria Madalena eliza]] da, Bizkaiko arkitektura erlijiosoaren adibide berezia. Elizaren dorre-arkupea oso elementu interesgarria da, oso sendoa, defentsarako, eta, aldi berean, zelatan egoteko eta argia emateko balio duena. Hiru habeartekoetako espazioaren kontzepzioa ere aipagarria da: garaiera berean estalita daude, espazioa bateratzeko asmoz, argi eta garbi.
 
[[Pizkundea|Pizkunde]] garaiko egoitzazko arkitekturaren adibide ederra Torreon dugu, udaletxe zaharra eta gaur egungo Kultura-etxea. 1562ko eraikina da eta garai hartan jauregiek zuten diseinua du. Dorretxeen eredu tradizionalari jarraitu arren, bao asko ditu, zabal samarrak.