Epikteto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t 176.12.81.132 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
5. lerroa:
== Biografia ==
 
Epikteto grezierazko ''epiktetos'' (euskeraz, ''erosi berria'') hitzetik datorrelarik, bere benetako izena ez da ezagutzen. [[Neron]]en liberto eta idazkaria zen [[Epafrodito]]ren esklabu izan zen gaztetan eta horrela [[Musonio Rufo]] filosofo estoikoaren irakaspenak jaso zituen. Hanketan ezindua zela jakina da <ref>Epafroditok hanka puskatu ziola aipatu bada ere, ziurrenik txikitatik zuen ezintasuna zen.</ref>. Askatasuna lortu eta filosofia irakasten hasi zen [[Erroma]]n bertan. [[93]]-[[94]] urtetan kanporatua izan zen [[Domiziano]]ren aginduz, aurrena [[Erroma]]tik eta geroago [[Italia]]tik ere. [[Epiro]]ko [[Nikopolis]] hirira herbesteratu eta bertan filosofia eskola bat sortu zuen. [[Flavio Arriano|Arriano Nikomediakoa]] edo Flabio Arriano bere ikasle izan zen eta berari zor zaizkio Epiktetori buruz lehenengo iturri moduan ezagutzen diren idaki bakarrak: ''[[Diatribai (Epikteto)|Hitzaldiak]]'' eta ''[[Enkhiridion (Epikteto)|Enkhiridion]]'' edo ''Eskuliburua'' izeneko lanak. Bere eskolak pizgarriak ziren eta [[Hadriano]] enperadorea bera etorri omen zen Epikteto ezagutu eta bere irakaspenak jasotzera. Apaltasun handiz bizi izan zen, ondasun materialik gabe. Zaharretan, abandonaturiko haur bat hartu eta hezi zuen, emakume baten tontunalaguntzaz.
 
== Lanak ==