Donatello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
 
== Bizitza ==
Donato di Betto Bardi zuen benetako izena, eta [[1386]] inguruan jaio zen. [[Lorenzo Ghiberti]]rekin eta [[Nanni di Banco]]rekin hasi zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide izan zen [[Santa Maria del Fiore|Florentziako katedralean]]. Bere lehen obrek (''Dabid,'', 1408, [[marmol]]ezko eskultura) eragin [[arte gotiko|gotiko]] nabaria duten arren, ''San Markoren eskultura''-k (1411-1412) forma askoz ere biziagoak, errealistagoak erakusten ditu, eta baita ''Igarleen'' sailak ere (aipatzekoa da horien artean ''Habacuc'', ''Il'' ''Zuccone'' edo ''burusoila'' deitua)dute.
 
Lehen urte horietan, estilo gero eta klasikoagoz, zenbait eskultura egin zituen Orsanmichele, florentziar gremioen elizarako. [[1411]]-[[1412]] bitartean, haritzaileen gremioak eskaturik, ''San Marko'' eskultura zizelatu zuen, forma askoz ere biziagoak, errealistagoak dituena ''Dabid''-ek baino. Armaduragileen gremioaren aginduz, ''San Jorge'' bat egin zuen ([[1415]]-[[1417]]), bere mugimendu eta adierazkortasun indarragatik guztiz bikaina. Eskultura bera baino garrantzitsuagoa ordea, eskulturaren oina da; marmolezko [[baxuerliebe]] bat egin zuen oinean Donatellok, ''San Jorge dragoia hiltzen'', eta han erabili zuen aurreneko aldiz ''schiacciato'' («zapaldua») deritzan teknika, erliebe joko fin baten bitartez efektu espazial bitxia sortzen duena. Teknika hau hamar bat urte geroago margolaritzan erabiltzen hasi zena. 1415-[[1426]] bitartean ''Profeten eskulturak'' egin zituen Florentziako katedraleko [[kanpandorre]]rako; aipatzekoa da horien artean ''Habacuc'', ''Il Zuccone'' edo ''burusoila'' deitua
Donatelloren ekarpen handienetariko bat izan zen behe-erliebeetan teknika berezi bat, ikuspuntuarena, erabili zuela, [[margolaritza]]n hamar bat urte geroago erabiltzen hasi zena (''San Jorge'' azpiko behe-erliebea, 1416-1420). Horrez gainera, berebiziko eragina izan zuen ondoko hilobi-eskulturan ([[Joan XXIII.a antipapa]]ren hilobia, [[Michelozzo]]rekin batera, 1425).
 
[[Erroma]]n egon ondoren (1431-1433), Florentziako katedraleko ''Cantoria'' lan klasikoa egin zuen (1433-1439). Molde berekoa da 1433-1434 urteetan brontzez egin zuen ''Dabid'' eskultura. [[Padua]]n eman zituen urteetan (1443-1453) bi lan nagusi egin zituen: Gattamelata condottieroaren zaldizko eskultura (brontzezkoa, 1453) eta San Antonioko elizako aldare nagusia. Florentzian ondu zituen azken obrei adierazkortasun berezia darie: San Lorentzo martiriaren heriotza, Judit eta Holofernes, [[Maria Magdalena]] ([[zur]]ez egina, 1455). 1466an, hil zen, [[Florentzia]]n.