Bizkaiko Forua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
 
XIV. eta XV. mendeetara luzatu ziren [[Leinu gerrak|ahaide nagusien arteko gerrek]] (oinaztarren eta ganboarren arteko gatazkek) izugarri ahuldu zuten nobleen eragina Bizkaian eta, bitartean, hirietara bildu zen merkatari-burgesia Batzar Nagusiak kontrolatzen hasi zen, XVI. mendetik aurrera. Foru Zaharraren (1452) eta Foru Berriaren (1526) artean alde nabarmenik ez bada ere, Batzar Nagusien egitura aldatzen hasi zen. Hasieran hiriak ahaide nagusien mende zeuden arren, XIV. mendean itsas merkataritza bizkortu zenean, aurre egin zieten burgesek nobleei, eta Ameriketako konkista hasi zenerako hiriek kontrolatzen zituzten Batzar Nagusiak.
 
== Bizkaiko Forua, I. Idazpurua, V. legea ==
 
≪Bizkaitarrak, usadioz eta [[ohitura]]z, beti joan izan dira [[Bizkaiko Jauna]]k dei egin dienean, haren zerbitzuan jartzeko agindu dienean, batere [[soldata]] kobratu barik; hala egin dute [[Luxaondo]]ko zuhaitz [[Malato]]a dagoen lekuraino. Baina Jaunak (...) leku horretatik haraindi joateko aginduz gero, bi hilabeteko soldata ordaindu behar die mendietaraino joatea bada; eta mendiez bestaldera joatea bada hiru hilabeteko soldata; eta, beraz, soldata hori ordainduta (...) Jaunaren zerbitzuan edozein lekutara joaten ohitu dira. Baina leku horretara heldu eta soldatarik eman ezean, ez dira zuhaitz Malatotik harago joango.≫
 
== Ikus, gainera ==