Globalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Wolofera]][[File:WikiProject Globalization Logo.svg|thumb|Globalizazioaren WikiProiektuaren ikurra.]]
 
'''Globalizazioa''' edo '''mundializazioa''', gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta [[kultura]] eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, [[ekonomia|ekonomiko]] eta [[politika|politiko]] jazo behar izan dira. Hainbat parametro planeta osorako neurtzen dira Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, bitartean estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibiletik hainbat mugimendu sortu dira globalizazio prozesuaren kalteen kontra. Gaur egun bizi dugun globalizazioa, [[kapitalismo]] basatiaren zabalkuntza dela salatzen du Globalizazioaren aurkako mugimenduak (''altermundialista'' eleaz ezaguna [[Ipar Euskal Herria]]n). Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak.
 
17 ⟶ 19 lerroa:
 
* [[Kapitalismo]]aren zabalkuntza garatutako herrietatik garapen prozesuan dauden herrietara.
 
==Hizkuntza aniztasuna eta "lingua franca"-k==
Munduko jende gehienak hizkuntza bat baino gehiago egiten du. Hizkuntza kontaktuak gertatzen dira bat beste bat(zu)ekin elkar harremanetan ipintzen direnean, [[mailegu (hizkuntzalaritza)|maileguen]] bidez esate baterako. Emaitza ohikoenak [[Pidgin (hizkuntza)|pidgin]], [[kreolera]] eta bestelako nahasketak dira. Hizkuntza aniztasuna fenomeno sozial bihurtzen ari da, globalizazioak eta kultura irekitasunak bultzaturik. Informaziora iristeko erraztasunari esker, [[Internet]]en bidez nagusiki, hizkuntza askorekin harremana edukitzea gero eta maizago gertatzen da.
 
[[Lingua franca]] bestela da hizkuntza bat sistematikoki erabiltzen dena komunikazioa ahalbidetzeko pertsonen artean, etxeko hizkuntza desberdinak dituztenak, bereziki hirugarren hizkuntza bat denean, hau da, ez hiztun batena ezta bestearena ere. Gaur egun, munduan bigarren hizkuntzarik zabalduena [[Ingeles]]a da: 3.5 bilioi pertsona inguruk badauka hizkuntza honen maila egokiren bat. Ingelesa da Interneteko hizkuntza nagusia. Munduko posta elektronikoen %35 inguru ingelesez egiten dira, bai eta munduko irratsaioen %40a ere. Beste lingua franca batzuk [[arabiera]], [[txinera]], [[frantsesa]], [[errsuiera]] eta [[gaztelania]] dira. Afrika, [[swahili]], [[wolofera]] eta [[lingala]] eta Asian [[pertsiera]] aipatzekoak dira.
 
Hala ere, hizkuntza aniztasuna ohikoa den arren, globalki hizkuntzen kopurua jaisten ari da. 20 hizkuntza mintzatuenak, 50 milioi hiztun baino gehiagorekin bakoitza, erabiltzen ditu munduko populazioaren %50ak. Beste muturrean, hizkuntza askok oso hiztun komunitate txikiak osatzen dituzte, gehienak 10.000 pertsona baino gutxiagokoak. Historikoki, hauetako askori nolabaiteko babesa bermatzen zion isolamendu geografikoak. Gaur egun bestela, hiztun gutxituek ezin diote aurre egin bestelako hizkuntza menperatzaile hauen erabiltzaileekin, pertsonen arteko liskarrak piztu eta azkenean arriskuan ipintzen du hizkuntza txikien biziraupena. Gutxi gora-beherako kalkulu baten arabera 6.000 eta 7.000 hizkuntza artean daude gaur egun, horietatik %50–90a desagertuta egongo dira [[2100]]. urterako.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Globalizazioaren aurkako mugimendu|Mugimendu altermundialista]]
 
==Kanpo loturak==
*{{en}}[http://sociology.emory.edu/faculty/globalization/ The Globalization Website (Emory University).]
*{{en}}[http://plato.stanford.edu/entries/globalization/ Globalization (Stanford Encyclopedia of Philosophy).]
 
{{commonskat}}