Erremonte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Abrego-salsamendi1944.jpg|thumb|[[Jesus Abrego]], ezkerrean, eta [[Jose Maria Salsamendi|Salsamendi III.a]], 1944an.]]
 
'''Erremontea''' [[pilota]] jokoaren aldaera bat da, [[xistera]] ez oso sakonarekin jokatzen dena. Pilota xisteraren behealdetik sartzen da eta puntatik irteten da etengabeko mugimendu batean. [[Zesta punta]]n aldiz, pilota hartzen da, eta gero, bultzada batekin frontisera jaurtitzen da; pilota une jakin batean geldi dago saski barruan. Xisterak zesta-puntako xisteraren antza du, baina konkordura txikiagoa du, ez baitauka zestak daukan sabel sakona; eta sendoagoa da. Erremonte-xistera Juan Moya iruinsemeari zor zaio, XIX. mendearen hasierako hamarkadetan oraindik eskularruz egiten baitzen erremontean. Iruñeko [[Juego Nuevo]] pilotalekuan ari izaten zela, saskigile bati zesta puntako xisteraren antzerako bat enkargatu zion, eta denbora laburrean pilotari guztiek hartu zuten tresnatzat.
 
Egun, erremontean Galarreta 2000 enpresa arduratzen da profesional-mailako jokoaz. [[Esku-huskako pilota|Esku huskako pilota]] da gaur egun jaun eta jabe pilota-modalitateen artean. Izan ere, esku huskako pilotak du ikusle, zale eta pilotari gehien; baina [[Gipuzkoa]]n erremonteak ere indar handia du, Hernanin eta inguruetan batez ere. Bestalde, Malerreka eta Baztan erremonte jokalari askoren sorleku izan dira, ikasketa paregabea baita eskularruz ari izana, erremonte jokorako.