Francisco Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
19. lerroa:
 
== Bizitza ==
Francisco Pizarro [[Extremadura]]ko Trujillo hirian jaio zen, [[1478]]ko [[martxoaren 16]]an. [[Gonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar|Gonzalo Pizarro]] zaldunaren eta Francisca Gonzalez Mateosen sasiko semea izan zen<ref name="cat">{{Erreferentzia|url=http://ec.aciprensa.com/wiki/Francisco_Pizarro|izenburua= Francisco Pizarro| bilduma= Enciclopedia Católica Online|argitaletxea= ec.aciprensa.com|sartze-data = 2015-08-26}}</ref>. Haurtzaro gogorra eta behartsua izan zuen; zerriak zaintzen lan egin zuen. Ez zen eskolara joan eta, horrenbestez, ez zekien ez idazten, ez irakurtzen<ref name="cat"></ref>. 17 urte zituelarik, [[Napoliko Erresuma|Napolin]] borrokatzen ari ziren [[Gonzalo Fernández de Córdoba]]ren tertzioetan erroldatu zen eta [[Italiar penintsula|Italiako]] kanpainan ([[1498]]-[[1501]]) parte hartu zuen<ref name="truj">{{Erreferentzia|izena= María del Carmen |abizena= Martín Rubio|url=http://www.chdetrujillo.com/francisco-pizarro-el-hombre-desconocido/|izenburua= Francisco Pizarro. El hombre desconocido| bilduma= Coloquios históricos de Extremadura|argitaletxea= chdetrujillo.com|sartze-data = 2015-08-26}}</ref>.
 
[[1502]]an [[Nicolas Ovando]], [[Hispaniola]]ko gobernari berriaren Ameriketarako espedizioan itsasoratu zen. [[1510]]ean, [[Erdialdeko Amerika]] eta [[Kolonbia]] esploratu zituen [[Alonso Ojeda]]ren espedizioan parte hartu zuen. [[1513]]an, berriz, [[Vasco Núñez de Balboa]]rekin zen hark [[Ozeano Barea]] aurkitu zuenean; aurkikuntza horrek eta han herri aberats bat zelako berriek lurralde horiek konkistatzeko guraria sortu zioten Pizarrori.