Nilotar krokodilo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa:
Niloko krokodiloek, krokodilo guztiek bezala, harrapakin txikiak hozkadez hil eta irensten dituzten bitartean, harrapakin handiei heltzen diete (lepotik, hankatik edo ahal duten edozein lekutik) eta krokodiloa beraren pisua erabiliz harrapakin horiek ibaian urperatuz itotzen dituzte.
 
[[Ñu|Ñuak]], [[zebra|zebrak]], [[bufalo|bufaloak]] eta tamainu horretako harrapakinei ibaira ur edatera hurbiltzen uzten diete, urpean hurbiletik zelatatzen dituzten bitartean, eta bat batean eraso azkarra egiten dute harrapakinari heltzen saiatzeko. Erasoak helburua lortu badu, orduan, harrapakina poliki-poliki ibaira barneratzen saiatuko da (bere pisua erabiliz), itotzeko sakonera nahikoa lortzeko asmoz.
 
Behin harrapakina hilda dagoenean, bere gorputza ziztu bizian biratuz ("heriotzaren bira" izenaz ezagutzen dena) haragi puskak lortzen ditu, ondoren, osoak irensteko.