Bos gaurus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Bos gaurus''' , Gaur edo seladang-a Indotxinan, Indian eta Nepalen hedaturiko munduko bovinae azpifamiliako animaliarik handiena da.
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Bos gaurus''' , Gaur edo seladang-a [[Indotxina|Indotxinan]], [[India|Indian]] eta [[Nepal|Nepalen]] hedaturiko munduko [[bovinae]] azpifamiliako [[bos]] generoko animaliarik handiena da. Etxeko behiekin lotura estua du, espezie ezberdinak izan arren.
 
== Ezaugarriak ==
Gaura [[bos]] generoko animalia handiena da, arrak 3 metro luze dira (gehi metro bateko isatsa) eta 2,2 metro garai sorbaldetaraino. Ile arre-gorrixka eta marroi iluna bitartean daukate, kopeta zabala eta belaun azpiko hankak zuriak dituzten bitartean. Adarrak motzak eta arku itxurakoak dituzte, garezurraren alboetatik irteten direlarik. Adarrak zuria dira punta izan ezik, beltza dena.
 
Animalia hauek oso indartsuak eta pisutsuak dira, arren batesbesteko pisua 650-1.000 kilo bitartean dago, emeak laurden bat txikiagoak izanik.
 
== Hedapena eta habitat ==
Aintzinean Asiako hego-ekialde osoan zehar hedaturik zeuden, Vietnam, Kanboia, Laos, Txina, Tailandia, Malasia, Birmania, India, Bangladesh, Butan eta Nepaleko herrialdeetatik zehar barreiatuta. Egun, populazio horiek oso txikituak dira, Sri Lanken iraungitua dagoelarik.
 
Gaur egun, era emankor eta arrakastatsu batean, Indotxina, India eta Nepaletik zehar hedatzen dira batez ere, bertako populazioak handian izanik.
 
== Ugalketa ==
Gaur emeek 275 eguneko (9 hilabete inguru) ernaldia dute, eta kume bat (batzuetan 2) erditzen dute. Kumeei eme amek 7-12 hilabete igaro ondoren titiak kentzen dizkie eta esnea edatetik belarra jatera igarotzen dira.
 
Emeak bigarren edo hirugarren urtean lortzen du sexu-heldutasuna edo umotasuna. Erditzea urte osoan zehar eman daiteke, baina sarriagotan abendu eta ekaineko hilen tartean.