Bake: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
2. lerroa:
'''Bakea''' [[harmonia]]-egoera eta ondorioz [[gerra]] edo [[indarkeria|biolentzia]] eza bezala definitu ohi da. Honakoa definizio teoriko-formaltzat jotzen delarik, hots, plano kategoriko abstraktu batean kokatzen den definizioa da.
 
Hala, historian zehar bakea eta bortizkeribortizkeria eza era desberdinetan ulertu izan dute gizarte eta autore ezberdinek. Esaterako, [[Erromatar Inperioa|erromatarrek]] gudaren ukazio gisa ulertzen zuten. Bakea zentzu negatibo batean definitzen zutelarik: guda ez dena bakea da. Borrokarik ez dagoenean, "bakea" dago. [[Latin]]ez ''pax'' = ''absentia belli'' da.
 
Gaur egun bakea, era positiboago eta zabalago batez ulertzen da, [[indarkeria|biolentzia]] material eza ez baita bakearen sinonimotzat hartzen. Hau da, bortxakeria fisikorik eza (biolentzia zuzena, hilketak, pertsonen edo taldeen aurkako errepresio bortitza...) eta egiturek (juridikoek, administratiboek eta sozio-ekonomikoek) sortzen duten bortizkeriarik ez ematea esan nahi du. Azkenengo definizio honi gagozkiola, bake ezaren adibide bezala genuke [[pobrezia]] esaterako, izan ere honakoak bere jatorria egitura ekonomiko bidegabe batean dauka.