Errinozero zuri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
6. lerroa:
'''Errinozero zuria''' (''Ceratotherium simum'') [[Errinozero zuri|Ceratotherium]] generoko [[animalia]] da. [[Perisodaktilo]]en barruko [[Errinozero|Rhinocerotidae]] familian sailkatuta dago.
 
== Ezaugarriak ==
[[Errinozero]]-espezierik handiena da. [[Elephantidae|Elefantea]] kenduta, bera da lehorreko [[ugaztun]]ik handiena (hipopotamoaren aurretik): 2 m inguru izaten da garai, eta isats eta guzti 5 m luze izatera irits daiteke. 3.500 kg inguru pisatu ohi du. Bi adar izaten ditu, bata, aurrekoa, 90 cm luzekoa gaur harrapatzen direnetan, baina 137 cm luzekoak ere aurkitu izan dira; eta bestea, 60 cm-koa. Oso buru luzea du, ahoa zabala, eta goiko ezpainean behatz-egiturako luzakin bat du. Belarjalea da, eta gogokoago ditu belardiak basoak baino. Desagertzear zegoen eta babesteko neurriak hartu zirelako ugaritzen ari da berriz pixkanaka. [[Hego Sudan]]en, [[Afrika Erdiko Errepublika]]n, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Zairen]], eta [[Zambezi]] eta [[Orange (ibaia)|Orange]] ibaien artean bizi da.{{lur erref}}
 
Oso handiak eta pisutsuak izan arren, 40 km/h baino azkarrago korrika egin dezakete, hots, gizakirik azkarrena baino azkarrago.
 
== Elikadura ==
Belarjalea da, eta gogokoago ditu belardiak basoak baino. Animali honek belar kilo ugari jan behar ditu egunean bere gorputz erraldoia asetzeko eta funtzionamenduan mantentzeko; belar kilo andanarekin batera ur nahikoarekin asetu behar da.
 
== Hedapen geografikoa ==
[[Hego Sudan]]en, [[Afrika Erdiko Errepublika]]n, [[Kongoko Errepublika Demokratikoa|Zairen]], eta [[Zambezi]] eta [[Orange (ibaia)|Orange]] ibaien artean bizi da.{{lur erref}} Errinozero honek belardi zabalak, sabanak eta larreak nahiago ditu baso itxiak baino.
 
== Harrapari naturalak ==
Errinozero honek ez du harrapari naturalik, oso handia eta indartsua izan ez ezik, lehorrean nahiko abila eta bizkorra da harrapari tipikoek lurrera botatzeko gaitasuna izateko. Agian, lehoi talde oso handiek ehizatu dezakete errinozero zuri kumeak, gazteak, zaharrak eta ahulak. Baina horretarako lehoien taldea oso handia izan behar da (gutxienez 15 lehoi) eta lehoi talde hain handiak gutxitan ikusten direnez, lehoiek normalean errinozero zuriak ikustean ez dute harrapakintzat jotzen eta, are gehiago, distantzia gordetzen diote, elefanteekin gertatzen den moduan.
 
Gizakia da animali honen benetako mehatxua, azken hamarkadetan legez kanpoko ehizaren ondorioz errinozero hauen kopurua era arriskutsu batean jaitsi zen, dena den, azken aldiotan kopurua berreskuratzen joan da apurka-apurka.
 
== Taxonomia ==
Espezie honen bi azpiespezie ezagutzen dira:
 
Iparraldeko errinozero zuria (''Ceratotherium simum cottoni'')
 
Hegoaldeko errinozero zuria (''Ceratotherium simum simum'')
 
== Iraute egoera ==
Desagertzear zegoen azken hamarkadetan legez kanpoko ehiztarien eraginagatik, baina babesteko neurriak hartu izan dira azken urteotan eta hauen kopurua ugaritzen hasi da berriz pixkanaka.
 
Dena den egoera ezberdinean bizi dira bi azpiespezieak, eta beraz, errinozero zuria sailkkatzerakoan hobe litzateke banaka aztertzea:
 
Hegoaldeko errinozero zuria (''Ceratotherium simum simum'') ia arriskuan dagoen bitartean, Iiparraldeko azpiespeziea arrisku larrian dago eta ia desagertua basabizitza askean. Izan ere, 2014.-an azpiespezie honetako 5 ale soilik geratzen ziren, horietatik 4 eme eta ar bakarra ziren. Baina 2015. urtean eme bat hil zuten eta beraz gaur egun azpiespezie honetako 4 ale baino ez dira geratzen. Arra Keniako Ol Pejeta Conservancy erreserba parkean gogor babestuta dagoelarik.
 
== Erreferentziak ==