Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa:
 
[[1779]]an, gerra nazioarte odara hedatu zen: Frantziak eta [[Espainia]]k gerran sartzea erabaki zuten. Frantziak mendekurako gogoa zeukan, [[Zazpi Urteko Gerra]] (1748-1756) galdu ondoren, eta Espainiak galdutako jabetzak berreskuratu nahi zituen, Gibraltar esaterako. Horren guztiaren ondorioz, bi herri horiek Ingalaterraren aurka mobilizatu zituzten tropak. [[1781]]ako [[urriaren 19]]an, Britainiarren armada errenditu egin zen [[Yorktownko bataila]]n eta [[1783]]an, Britainia Handiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen, [[Versallesko Ituna|Versallesko Itunean]].
 
==== Independentzia Deklarazioa ====
 
≪Bistakoak direlako eustsiko diegu [[egia]] hauei.Hona hemen: [[gizaki]] guztiak berdin sortuak direla; [[Jainko|Sortzaileak]] eskubide besterezinak ematen dizkiela guztiei (besteak beste, bizitza, [[askatasun]]a eta [[zoriontasun]]aren bilaketa); eskubide horiek bermatzeko, gizakien artean [[gobernu]]ak ezartzen direla, eta gobernatuen onespenetatik eratortzen direla gobernu horien botere legitimoak; gobernua era bat printzipio horien aurka badoa, berritzeko edo abolitzeko [[eskubidea duela herriak, bai eta printzipio horietan oinarritutako beste gobernu bat ezartzeko eskubidea ere, eta segurtasuna eta zoriontasuna lortzeko egokiena iruditzen zaion moduan antola dezakeela herriak boterea. (...) Helburu bera duten gehiegikerien eta usurpazioen zerrenda luze batek herria [[despotismo]] absolutuaren mende hartu nahi duela adierazten badute, herriak gobernu hori boteretik botatzeko eskubidea eta betetebeharra du, eta etorkizuneko segurtasunerako berme berriak ezartzekoa. Izan ere, handia izan da [[kolonia]] hauen sufrimendua ; eta orain aurreko gobernatzeko era aldatzeko beharra nabaria da. (...):
 
Berazk Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariok, Kongresu Orokorrean bilduta, (...) hau jakinarazi eta aldarrikatu nahi dugu: Kolonia Batu hauek estatu aske eta independenteak direla eta izan behar dutela eskubidee osoz, (...) eta haien arteko nahiz Britainia Handiarekiko lotura politiko guztiak erabat disolbatuta daudela eta geratu behar dutela (...)≫
 
[[Filadelfia]] (1976)
 
=== Lehenengo Konstituzio Modernoa ===