Lubaki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Trencheswwi2.jpg|thumb|Britainiar lubakia I. Mundu Gerraren mendebaldeko frontean, 1916.]]
'''Lubakia''' [[lurra|lurrean]] egiten den [[zulo (argipena)|zulo]] luze eta meharra da. Lubakiak (lerroka babesteko sistema) oso erabiliak izan ziren [[Lehen Mundu Gerra]]n. Gaur egun, ordea, ez dira erabiltzen ia, armek suntsitzeko indar handiegia baitute, eta [[tanke]]ek erraz desegiten baitituzte.
 
== Lubakietako gerra ==
 
[[Henri Barbusse]] Frantziarrak, I. Mundu Gerra parte hartu zuen. Bertan hiru aldiz zauritu eta gero, 1915ean eta 17 hilabete gerran ibili eta gero, gerran jarraitzeko libratu zen bere zauriak zirela eta. Barbusse [[bakezale]]a eta [[antimilitarista]] bihurtu zen bere [[gerra]] esperientzien ondorioz. [[Idazle]] moduan ezaguna egin zen "Le Feu" (euskaraz "sua") [[liburu]]a egin zenean. Hona hemen zati bat:
 
≪Lubakian, iritsi da erasoaren ordua. Prestatzen ari dira. Gizonak lerroan jartzen dira, beti isilik, manta gurutzatuta, [[kasko]]aren uhala [[kokots]]ean eta [[fusil]]en gainean jarrita. Haien aurpegiei behatu diet: aurpegi suminduak, zurbilak, sakonak...
 
Ez dira [[gudari]]ak; gizonak dira. Ez dira ez abenturazaleak, ez gerrariak, ez giza sarraskirako eginak. Langileak dira, eta bereiz daitezke uniformeen barruan. (...).
Prest daude. Heriotzaren eta sarraskiaren seinalearen zain daude; baina ikus daiteke, haien irudiari [[baioneta|baioneten]] lerro bertikalen artean begiratuta, gizonak baino ez direla. Haietako bakoitzak badaki bere burua eskainiko diela, bere [[bular]]ra, bere [[sabel]]a, bere gorputza osoa, erabat biluzik, aldez aurretik apuntatutako fusilei, [[obus]]ei, pilatuta eta jada prest dauden [[granada|granadei]], eta batez ere, hutsik egiten ez duen [[metrailadora]] metodikoari (...).
 
Propagandaren bidez bizkortu nahi badituzte ere, ez daude gogotsu. Ororen gainetik, [[sen]]ezko erreakzioak dituzte.
 
(...) Haien isistasunak, haien gelditasunak, aurpegia zanpatzen dien lasaitasun-mozorroak, [[amets]]a, beldurra eta agurra adierazten du.≫
 
Henri Barbusse, "Le feu" (Eskuadra baten egunkaria), 1916.
 
== Erreferentziak ==