Urretxu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Ondasun nabarmenak
139. lerroa:
* '''San Martin Tours'''koaren eliza (XVI. mendekoa), sortu zenetik eraldaketa ugari izan du. ''Hallenkirche'' edo ''areto-eliza'' motakoa da, hiru [[habearte|nabeek]] (erdikoak eta bi albokoek) garaiera berdinekoak baitira. Zutabeen goialdea eta kupulak [[zur]]ezkoak dira, materiala agerian dutela.
* '''[[Corral-Ipeñarrieta jauregia|Corral-Ipeñarrieta]]''' jauregia (XVII. mendekoa) Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta [[zur]] landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.
* '''Areitzaga[[Areizaga jauregia]]''' jauregia (Baroikoa) (XVII. mendekoa). XVII. mendean eraiki zen harriz eta egurrez egindako eraikin hau orduko hirigune historikotik kanpo, garai bateko errege bidean. Jauregiaren aurrealdean hiru armarri daude. Teilatuko azpialdea oso landua du. Sarrera nagusiaren goialdean honako hau azaltzen da gazteleraz idatzita: "La maldicion de la madre abrasa de raiz hijos y casa"<ref>[http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=23&id=24&L_Id=9&idioma=eu Kulturweb] gunean</ref>. Eraikina gaur egun etxebizitzak eta lokalak bezala erabiltzen da.
* '''Aizpuru''' enea (XVII. mendekoa), Jauregi kalean dago, herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.
* '''Ipeñarreta[[Ipeñarrieta jauregia]]''' jauregia (XVII. mendekoa). 1605. urtean eraiki zuten eraikina. Jauregi hau Irimo mendiko magalean kokatua dago eta herriko txoko guztietatik ikusten da. Bi pisu dauzka eta errektangeluaren teilatua. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da.
* '''Santa Barbara'''ko ermita (XV. mendekoa). Irimo mendiko magalean dago, zelaiez inguratuta. Eraikin hau harriz, egurrez eta zementuz eginda dago. 1983. urtean berritu zuten. Laukizuzen itxurako baseliza honek teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. Baselizarekin batera eraikinean taberna bat dago.